2003ko ekainean atxilotu zituzten bi gazteak beste lau gazterekin batera. Lau egunez inkomunikatuta izan zituzten eta denbora horretan jasandakoa “'magina ezina' dela azaldu dute: "Kolpeak, itotzeak, eraso sexualak, irainak, oihuak, argia piztuta eta musika altuarekin eguneko 24 orduak", besteak beste. Momentuan bertan torturak salatu bazituzten ere, Ertzaintzak atxilotuen inkomunikazio garairako eginiko protokolo batekin "aurpegia garbitu· zutela salatu zuten.
Sei gazte hauetatik hiru zortzi urteko espetxe zigorrena kondenatuak izan ziren. Euren zigorra bete eta gero ere, Cardaño eta Fernandezen aurkako errepresio polizialak ez duela "etenik" izan salatu dute. Orain, hamalau urte beranduago, torturapean egindako deklarazioak oinarri hartuta epaituak eta kondenatuak izan dira, 2001ean kale istilu batzuetan parte hartzea leporatuta.
Bilbon agerraldi publikoa egin zuten atzo gazteek euren senide eta lagunez inguratuta: "Duela hamabi urte estatuaren errepresioa pairatu genuenak, estatuaren jo puntuan egoten jarraitzen dugu", adierazi zuten eta "mendeku politika" baten baitan kokatu dute zigorra. Horren aurrean, justizia hau ez dela "zilegia" azpimarratu eta desobedientziarako hautua egin dutela jakinarazi zuten.
Iturria: topatu.info