Urtean zehar izandako jokoarengatik aukeratuak, zortzi pilotarik, denak aurrelariak, esku hartuko dute, gaur eta bihar -irailak 4 eta 5-, 19.30ean, final laurdenak; 11an, ordu berean, final aurrekoak; eta 13an, 18.00etan finala eta brontzea lortzeko partidetan. Esan bezala partida guzti horiek Bilboko Rekalde zumardiko 20.ean dagoen Club Deportivo frontoian jokatuko dira.
Bilbon bertan egindako aurkezpenean zehaztu zutenez, ostiral honetan Erik vs. Hormaetxea eta Beaskoetxea vs. Olharan partidak jokatuko dira lehiari hasiera emateko. Larunbatean, oraindik behineko txapelduna den Mikel Egigurenen txanda izango da, Olharen kontra; eta aurreko urteetan nagusi izan zen Iñaki Osa 'Goikoetxea', Zulaika gaztearen aurka.
Lau partidetako irabazleak finalaurreko partidetan izango dira aurrez aurre, hurrengo barikuan, irailaren 11an, 19.30ean toki berean; eta 13an igandez, 18.00etan, bi bikote hoberenen arteko finala eta beste bien arteko brontzearen lehia ikusi ahalko ditugu.
Bilbao International: Aurkeztu da Zesta Puntako BANAKOA nagusia, Jai Alai World Tour Bilbao