50. txapelketako azken jauziak Salbekoak

uriola.eus 2015ko ira. 2a, 07:30

Iaz, Campo Volantina jendez lepo

Red Bull Cliff Diving txapelketako aurtengo edizioko txapeldunak -50. urtea du jauzien lehiak- Bilbon, Salbe zubiko kanporaketa jokatu ostean jasoko du sari nagusia, irailaren 26an.

Apirilean Kolonbiako Cartagena hirian hasiera eman zitzaion jauzi handien txapelketak Bilbon izango du zortzigarren eta azken proba. Iaz Bilboko kanporaketak izan zuen "arrakasta handiaren" ondorioz, Red Bull enpresako antolatzaileek ez dute zalantzarik izan aurtengo saiorako eszenatoki gisa Salbe zubia hautatzerako orduan. Oraingo honetan, Red Bull Cliff Diving 2015eko txapelketari amaiera emateko.

Irailean bi kanporaketa jokatuko dira. Lehena irailaren 13an, Italiako Polignano a Mare izeneko tokian. Txapelketako azken hitzordua, berriz, irailaren 26an izango da, larunbata, Salbe zubiko tranpolinean, 14:30etatik aurrera.

Munduko 10 jauzilari onenak eta lau gonbidatu 27 metroko altueratik orduko 85 kilometroko abiaduran eta hiru segundoko iraupena izatera iristen ez den salto eta itzulika ikusteko parada eskaintzen du probak. Emakumeak hiru eszenatokitan lehiatuko dira, baina ez Bilbon.

Artem Silchenko errusiarra izan zen garaile iazko Bilboko saioan. Bigarren postuan geratu zen Gary Hunt britainiarra izan zen azkenik txapelketako garailea.

 

www.redbullcliffdiving.com