1960 eta 2010 bitartean, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan arrazoi politikoengatik hildakoen datuak biltzen dituzten 128 liburuxka banatuko dizkie lehendakariak EAEko beste horrenbeste hiri eta herrietako alkateei.
Juan Maria Aburto Bilboko alkateak bilkuran parte hartuko duen arren, ez du liburuxka horietako bat jasoko. Aurtengo urtarrilaren 23an, Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren eskutik jaso baitzuen orduan alkate zen Ibon Aresok Bilboko '1960-2010 artean euskal kasuan bizitzeko eskubidearen aurka izandako urraketen udal erretratua'.
Guztira, 95 lagun dira, aipatutako denbora tartean indarkeriaren ondorioz Bilbon hildakoak eta hiritik kapo hildako bilbotarrak. Horien izen-abizenak biltzen dituen dokumentua edonoren esku dago Interneten.
Txostena: Bilboko Memoriaren Erretratuak
Dispertsioak eragindako biktimen memoria
Memoriaren mapa bilerari “ekarpenak” eta “hutsuneak” salatzeko kontzentrazioa deitu du Etxerat elkarteak gaur Euskal Memoriaren Institutuaren egoitza aurrean. Hortik gertu, dispertsioak eraginda errepideetan bizia galdu duten euskal preso politikoen 16 senideak ekarriko ditu gogora elkarteak. Horien memoriaren "aitortza" eskatuko du elkarteak. Hitzordua 11:30ean izango Maria Diaz Harokoaren kaleko 2. zenbakian.
Dispertsioak eraildako 16 biktimen ahotsa