Gazte txapeldunak Anand txapeldun handiaren aurka

uriola.eus 2015ko urr. 26a, 10:15

Argazkia: www.bilbaochess2015.com

Munduko xakeko 'maisuek' Anand irabazle beteranoaren kontra jokatuko dute gaurtik azaroaren 3ra, Bilboko 'Maisuen finalean'. Hogeitaka urteko Giri, Ding eta So, munduko sailkapenaren hamar lehenengoen artean dauden jokalariek, munduko bost aldiz irabazle eta gaur egungo txapelduna den Anand indiarraren kontra jokatuko dute.

Errusian jaiotako Anish Giri holandarra (21 urte eta munduko sailkapeneko seigarren postuan), Liren Ding txinatarra (22 urte eta zazpigarrena) eta Filipinasen jaiotako Wesley So estatubatuarra (21 urte eta sailkapeneko bederatzigarrena) gaur egungo munduko xakeko 'bizigarriak' dira. Euren aurrean, taularen bestaldean, belaunaldien arteko guda bat suposatzen duen gaur egungo txapeldunordea eta bosgarren aldiz txapelduna den 45 urteko Viswanathan Anand indiarra. Lau jokalari hauek gaur Bilbon aurkeztu den Maisuen Finalaren zortzigarren edizioko amu dira. 

Lehiaketa, xakeko munduko garrantzitsuenetariko bat, Campos Eliseos antzokian jokatuko da gautik, urriaren 26tik azaroaren 1era. Aldi berean, Banakako VI. Lehiaketa Iberoamerikarra jokatuko da. Bertan, 200 bat jokalarik hartuko dute parte eta azaroaren 3raino luzatuko da. Kirol ekimen bikoitz honi esker -Bilbao Chess 2015-, Bilbo "munduko xakeko hiriburua" bilakatuko da.

Viswanathan Anand, bost alditan txapelduna izandakoa eta gaur egungo txapeldun-ordea, azken 'Maisuen finaleko' irabazlea izan zen. Bilbao Chess 2014ean, Maisuen Finala Taldekako Xakeko Europako Kluben Koparekin batera jokatu zen.

Aurtengo 'Maisuen final' guztia Bilbon jokatuko da, bigarren itzulira denek denen kontra eta partida bakoitzeko ikuskizuna ziurtatzen duten "Bilboko arau berezi eta paregabeak jarraituz". 'Sofia araua' delakoa erabiliko da berriz ere, arbitroak bakarrik erabaki dezake joko bat berdinketa den jokalarien arteko itunak saihestuz. Gainera, futbolean erabiltzen den puntuazio sistemaren antzeko bat erabiliko dute, hiru puntu irabazitako partida bakoitzeko, bat berdinketarengatik eta zero galtzerakoan. Sistema hau lehen aldiz erabili zen 2008ko Bilboko 'Maisuen finalean' eta jadanik 'Bilbao araua' bezala ezagutzen da.

Finalaren aurkezpenean babesle nagusiak izan dira, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia. Berauen ordezkariak –Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia den Nora Sarasola eta Kanpo Sustapenerako eta Turismorako Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendaria den Asier Alea- kirol emanaldi hauek "hiriaren ekonomiarako zein kanpora ematen dugun itxurarako duten garrantziaz" aritu dira.

Iaz egin zen xake kirol emanaldi bikoitzari jarraituz, Bilbao Chess 2015ek Bilbon batuko ditu ez bakarrik munduko sailkapenaren hamar jokalari onenetatik 4, baita 23 herrialdeetako 200 jokalari inguru, Iberoamerikar Banakako Lehiaketaren taulen inguruan.

Haurreko edizioetan bezala, bi lehiaketak zuzenean emango dira Interneten, emanaldiaren web ofizialean www.bilbaochess2015.com, eta xakeko munduko atari nagusietan, euren ikusleek pasadan urtean hamar milioira heldu zirelarik mundu guztian.

[2015-07-23] 200 bat jokalarik jokatuko dute Bilbon Iberoamerikako Xake Lehiaketa