Hiru kilometro eta erdiko ibilbideari bi itzuli eman beharko diete korrikalariek urriaren 4an. Hortaz, frogak zazpi kilometroko luzera izango du guztira. Goizeko 11:00etan izango du irteera Mariaren Bihotza plazan eta bertan bukatuko da Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako kale nagusiak zeharkatu ostean.
Ibilbidea, kalez kale: Mariaren Bihotza plaza, San Frantzisko, Tres Pilares, Bilbo Zaharra, Martzana kaia, Mesedetako kaia, Naxa, Bailen, San Frantzisko, Fleming doktorea plaza, Zabala, Xenpelar, San Luis meatza, Miribilla, Gorteak, Laguna, San Frantzisko, Mariaren Bihotza plaza.
Krosaren amaieran, 30 euroko balioa duten lau erosketa bono zozketatuko dituzte antolatzaileek korrikalarien artean merkatarien elkarteko kide diren saltokietan gastatzeko.
Izen-ematea doakoa da eta hainbat lekutan egin daiteke:
Bilbao Historiko - ExpoGela: San Frantzisko 32, Bilbo. 94 679 33 79
San Frantziskoko udaltegia: Mariaren Bihotza plaza z/g, Bilbo. 94 415 73 37
Facundo bitxi-denda: San Frantzisko 49, Bilbo. 94 415 35 90
San Francisco inprentsa: San Frantzisko 43, Bilbo. 94 416 08 09
Merkatarien Elkartea: Harrobia plaza 5-4 Bilbo. 94 415 36 90
Seguros Bilbao: Mariaren Bihotza plaza 8, Bilbo. 94 416 80 80