Irailaren 26an: Ayotzinapa, Nazioarteko Deialdia

Ayotzinaparekin 2015ko ira. 23a, 08:53

Ayotzinapako 43 ikasle normalisten bahiketa, desagerpen eta erahilketen 1 lehen urteurrena betetzen denean, irailaren 26an ospatuko den Nazioarteko Deialdian izango diren ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen du Ayotzinaparekin plataformak. Deialdialdi honekin, Mexikoko Estatu Federalaren gobernuak duen inpunitatea, ustelkeria eta narkopolitika salatu nahi dugu.

Ayotzinapako 43 ikasle normalisten bahiketa, desagerpen eta erahilketen 1.urteurrena betetzen denean, Irailaren 26an ospatuko den Nazioarteko Deialdian izango diren ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen du Ayotzinaparekin plataformak. Deialdialdi honekin, Mexikoko Estatu Federalaren gobernuak duen inpunitatea, ustelkeria eta narkopolitika salatu nahi dugu.

Kalera irtetzeko urgentziazko deialdia egiten dugu plataformatik, Mexikok bizi duen indarkeriaren muturreko egoera larria salatzeko: egunero 6 emakume erahilak, 3.000 feminizidio urtero, 80 kazetaritik gora erahilak, 30.000 desagertu, 80.000 erahilketa...

 Egoera hau salatzeko, irailaren 24tik 26ra bitartean Bizkaian antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko deialdia luzatzen dugu, ikasleak zein haien senideak eta lagunak gogora ekarri eta gure elkartasuna erakusteko.

 

Irailak 24 osteguna

Proiekzioa: 'Ayotzinapa, Crónica de un crimen de Estado', Javier Robles (2015)
Tokia: Etxarri Gaztetxea Diaz Enparantza 9 (Errekalde, Bilbo)
Ordua: 19:00etan

Dokumental honek 2014ko irailaren 26ko gauean izandako gertakariak kontatzen ditu, polizia eta mexikoko ejerzitoa ikasle gazteen kontra oldartu eta 6 hildako, 25 zauritu eta 43 ikasle desagertu egon zireneko gertakari larriak. Gobernu Federalak gozatzen duen inpunitatea erakusten du zuzendariak, gertaera larri hauek, 68ko Tlatelolcoko ikasleen Mugimenduaren gertakariekin parekatuz.

Irailak 26 larunbata
Elkarretaratzea
Tokia: Bilboko Plaza Zirkularra
Ordua: 19:00etan
Mexicana Clandestina musika kolektiboaren partehartzearekin



Gertakari larri hauen lehen urteurrena betetzen denean, Ayotzinapako 43 ikasle bahitu, desagertu eta erahildakoen senide eta lagunei gure elkartasuna erakusteko sortu den plataforma da Ayotzinaparekin eta ikasle normalistak bizirik agertzea eskatzearekin batera, Gobernu mexikarra krimen guzti hauen erantzule zuzen bezala salatzen dugu.

Ayotzinaparekin (Txiapasekin, Komite Internazionalistak, Askapena, Berdinak Gara Taldea, Stee-Eilas, Resumen Latinoamericano eta Mexicana Clandestina)

 

[2015-09-22] Urtebete ikaslerik gabe