Atzerapena eta gainkostua

uriola.eus 2015ko ira. 24a, 09:17
Argazkia: www.ferropedia.es

AHTren sarbidea Bilbon lurrazpitik egiten bada 2025era arte atzeratuko da obra eta 500 milioi euro garestituko da Euskadiko PPko idazkari nagusi Nerea Llanosek adierazi duenez. 

Llanosek emandako datuak kontutan hartuta, PPren aburuz, sarbidearen proiektua aldatzen bada -soterratzearen alde- EAEko erakundeek proiektuan kooperatu eta finantzaketan parte hartu behar dute: "Horregatik eskatzen dugu Espainiako Estatuaren konpromisoa ez ezik euskal erakundeena, eta zehazki EAJrena".

Zentzu horretan, "zoritxar-igarleek bezala ez jokatzeko" exijitu die Lanosek euskal erakundeei: "Ez diezaiotela trabarik jarri ATH 2019rako martxan jartzeko planari". 

EAEko popularrentzat ATHren proiektua "euskaldun guztion intereserako erabat funtsezkoa da". Ondo hausnartu beharrekoa Bilborentzat "onuragarriagoa" dena da: "ATHren trenbidea soterratzea eta espazioa irabaztea ala espazio hori ez irabaztea Kantalojas zubitik aurrera -Kantalojasera arte lurrazpitik joatekoa da- eta 2019rako trena martxan izatea".

 

Argazkia: www.ferropedia.es

[2015-09-22] ATHren Bilboko sarbidearen diseinua urtea bukatu aurretik erabakiko dute

[2015-09-22] AHTren "xahubidea eta bideraezintasun soziala" salatu dituzte