Argitalpen honen ondoren, abenduan beste ate garrantzitsu bat irekiko da eta herritarrak, gardentasuna bermatzeko garrantzi handikoa den informazio publikoa eskuratzeaz gain, Udalaren kudeaketari buruzko edozein informazio publiko eskuratzeko eskubideaz baliatu ahal izango dira.
Horren helburua da gobernu taldea egiten ari den jarduera-plan, proiektu, erabaki, baliabideen banaketa eta aurrekontuen berri modu errazean, argian eta eguneratuan ematea, gardentasun osoz jakinarazteko zelan garatzen den udalaren kudeaketa.
Gardentasunerako atari berriarekin osatzen dira Bilboko Udalak gardentasunaren bidean 2007an hasi zituen lanak. Bide horretan egindako urratsei esker, Nazioarteko Gardentasuna elkarteak ezarritako sailkapenean puntuaziorik onena lortu zuen 2008an. Elkarte horrek aztertzen eta neurtzen ditu mundu osoko administrazio publikoak.
Orain abian jarriko den plataformak orain arte udalaren webgunean dauden eremuak zabalduko ditu. Zortzi eremu handi eta 32 azpieremu zehaztu dira: Udala bera (funtzioak, araudia, gobernuko organoak, talde politikoak, erakundeak…); Herritarrekiko harremanak eta interes taldeak (webguneak eta atariak, herritarrentzako zerbitzuak…); Informazio ekonomiko-finantzarioa eta ondarearen inguruko informazioa (aurrekontuak, aurrekontuen betearazpena, urteko kontuak, zorra…); Kontratazioa, hitzarmenak eta diru-laguntzak (emandako diru-laguntzak…); Planifikazioa eta ebaluazioa (barruko ebaluazioa eta zerbitzuen memoriak); Berezko araudia; Hirigintza, obrak eta ingurumena (obren kontratazioa, hirigintza…); Kontrol formalak (barruko eta kanpoko kontrolak).