Kutxabanken enplegu suntsiketa salatu dute ELA eta LABek

uriola.eus 2015ko ira. 30a, 14:00

Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak Euskalduna Jauregian egin diren jardunaldietan parte hartu du gaur goizean. Jardunaldi horiek baliatu dituzte ELA eta LAB sindikatuek "enplegu suntsiketa" salatzeko "kutxabanken publifikazioa" exigitzeko.

Mikel Noval ELAko politika sozialeko arduradunak azpimarratu du 2010etik hona Kutxabankek "zuzeneko 1.098 lanpostu suntsitu" dituela, eta kopuru horri erantsi behar zaiola "azpikontratetan, Gizarte-Ekintzan eta esternalizatutako enpleguan desagertu dena". Horrela, Nolaven esanetan "urteotan 55etik gora milioi euro aurreztu dira. Orain, aipatutako planean kostuak areago murrizteko asmoa iragarri dute; horretarako, noski, enplegu gehiago suntsituko dute lanpostuen amortizazioarekin eta bulegoen itxierarekin, baita lan-baldintzak okertu ere".

ELAk "deitoragarria" jo du garai bateko kutxek daramaten bilakaera. "Honek arduradun politiko argiak ditu", adierazi du Novalek, eta erantsi du Kutxabankek "ez duela eginkizun sozialik enplegua suntsitzen badu".