Gobernu Batzordeak irailaren 23an onartu ondoren, Udaleko Gobernu Taldeak beste urrats bat eman nahi izan du eta jendaurrean jarri ditu Kode horretako konpromiso eta puntu guztiak, eta oposizioari ekarpenak egiteko eskatu dio, Udalbatzarrean onartu baino lehen eztabaidatzeko.
Gardentasun eta elkarlanerako keinua da, kargu publikoen eta herritarren artean konfiantza sortzeko asmoz. Kodearen helburuen artean nabarmendu behar da kudeaketa moderno eta eraginkor baten aldeko apustua, jokabide arduratsu batekin batera eta gero eta zorrotzagoak diren estandar etikoetara egokitua.
Berrikuntzak
Kode berria egiteko beste testu batzuk aztertu dira, esaterako EUDELen “Tokiko politikaren kalitate instituzionalerako konpromesu, jokabide eta gobernu onerako Kodea”, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) egindakoa eta Eusko Jaurlaritzarena; Bilboko kasuan beste arlo batzuk sartu dira, garrantzitsuak direla pentsatu delako. Horren helburua da zintzotasuna eredugarritasunaren bidez sustatzea, erakundearen irudia zaintzea, haren eraginkortasuna sendotzea eta herritarrek udalean daukaten konfiantzak ez duela kalterik izango bermatzea.
Beste berrikuntza batzuen artean, agiri hau “Kode irekia” da, edukia aldian-aldian berrikusi nahi delako eta bertako esaldiak hobetu nahi direlako; jokabide edo jarrera zehatzak ere sartuko dira, gizartearen bilakaerak eta eskakizunek egoki irizten badie, horrela herritarren udalean daukaten konfiantza areagotzeko.
Beste berrikuntza bat da kodearekin banaka egin beharko dela bat, eta horrek esan nahi du betebehar garrantzitsuak izango direla testuan jasotakoak hausten badira. Horretarako, hastapenen testu luze bat egin beharrean, tresna arin eta on bat aukeratu da, arrazoizko hastapen erakargarriekin.
Azkenik, Bilboko Udalaren Etika eta Gobernu Onaren Batzordea sortu da, Kodea koordinatzeko eta jarraipena egiteko, eta edukia benetan betetzen dela bermatzeko eta hautsiz gero izango diren ondorioak zehazteko.
Edukiak
Udal gobernuak egindako testuak, besteak beste, hastapen orokorrak eta jokabiderako estandarrak dauzka. Beste kapitulu batzuetan zehazten dira gobernu onerako hastapenak, gobernu taldeko eta udal gobernua osatzen ez duten talde politikoetako ordezkarien erantzukizunak eta konpromisoak.