Zonbiei bizia eta musikarako eta dantzarako gorputza emango diete Lander Otaolak, Mikel Losadak, Iñaki Marurik edota La Otxoak, beste batzuen artean. Ekintzak Malloako hilerritik Unamuno plazara, Plaza Barrira, Areatzara, Atxurira, Posta kalera edo Martzaako kaira eramango ditu.
Pedro Olearen 'Zombi eguna' laburra, 'Bilbao-Bizkaia. Exterior. Dia' proiektu zabalaren baitan kokatzen da.
Film laburrez osatuta dagoen film luzea da 'Bilbao-Bizkaia. Exterior. Dia' izenekoa, eta "Bilbo, bere ingurunea eta espazioak, nazioartean zine eta ikus-entzunezkoen industriaren eszenatoki gisa sustatzeko" xedez sortua izan da. Horretarako zazpi zinegile elkartu dira, batzuk beteranoagoak, besteak gazteagoak, une askotan filmatu den eta orain eraldatuta dagoen hiriarekin duten erlazioaren "zazpi begirada pertsonal emateko". Zazpiek euren esfortzua bateratuko dute, oso ikuspuntu anitzetatik filmatutako hiriaren erretratua osatzeko.
Filma osatuko duten film laburretatik, Luis Mariasek, Javier Rebollok, Sra. Polaroiskak, Enrique Urbizuk eta Mikel Ruedak eurenak errodatu dituzte dagoeneko Hirian, eta azken biak hilabete honetan errodatuko dira, Pedro Olearen eta Imanol Uriberen zuzendaritzapean. Guztiak ere zinegile bilbotarrak dira, bertan jaiotakoak edo bilbotartuak.
Elkarren artean oso desberdinak diren generoko klabeak, fikziozko erregistroak eta baliabide estilistikoak erabiliz, talde egitasmo horrek, itsasadarra, Ibaieder parkea, Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharra, Uribitarte Pasealekua bezalako lekuak, eta baita hiriaren zortzi barrutiak osatzen dituzten auzoetako txoko bereziak ere beste modu batera ikusteko aukera emango du.
Azken emaitza ikusteko azarora arte itxaron beharko da, filma azaroaren 16an estreinatuko baita Campos Antzokian, Zinebi 57ren hurrengo edizioaren barruan.
[2015-09-22] Mikel Rueda 'Caminan' laburra errodatzen ari dira Punta Zorrotzan
[2015-06-24] Zazpi film labur errodatuko dituzte Bilbon, hiria filmaziorako gune gisa sustatzeko