Teresa Todak agerraldian azpimarratu du, euskal jendartea "konpromisoak bere eginez" doala eta "irtenbiderantz eta bakeranzko urrats sendoak" egiten jarraitu nahi duela. Honen aurrean, elkarrizketak mendekua ordezkatzeko garaia dela gehitu du eta iritsi dela "urratsak eman eta gobernuen etengabeko blokeoa" gainditzeko unea.
Beraz, euskal presoen sakabanaketarekin amaitzea, larri gaixo dauden presoen askatasuna eta "salbuespen legeak" gainditzea izango dira besteak beste, Sarek eta Bagoazek, manifestazioen deitzaileek, Bilbo eta Baionako kaleetan zabalduko duten aldarria urtarrilaren 9an.
Hauek argi utzi dute: "Ez dugu inolako jarrera ideologiko alderdikoiren alde egiten. Zerbait unibertsala babesten dugu, soil-soilik, lagun guztientzako giza eskubideak babesten ditugu".