Bilbao Night Marathon lasterketak zirkulazio aldaketak eragingo ditu Bilboko kale nagusietan

uriola.eus 2015ko urr. 13a, 12:27

VII. Bilbao Night Marathon izeneko lasterketa hurrengo larunbatean, urriaren 17an, 20:30etik aurrera egingo da, eta zirkulazio-eten nahiz aparkaleku eta garraiobideetarako aldaketa handiak ekarriko ditu 19:30etik 02:15era bitartean, gutxi gorabehera. Honako auzo hauek ukituko ditu bereziki: Abando, Zazpi Kaleak, Uribarri-Castaños, Deustu, San Ignazio eta Ibarrekolanda.

Bilbao Night Marathon lasterketaren VI. edizioa jendetsuena izango da, ia 13.000 pertsonak parte hartuko baitute horretan. Lasterketak Bilboko hiriguneko kale nagusietan eta Itsasadarraren bi aldeetan zirkulazioa eten edo mugatzea eragingo du, urriaren 17ko, larunbata, arratsaldean eta gauean.

Lasterketa 20:30ean hasiko da. Zirkulazioan ezarritako mugak, berriz, 19:30ean hasi, eta 02:15era arte luzatuko dira, gutxi gorabehera. Muga horiek honako auzo hauek ukituko dituzte bereziki: Abando, Alde Zaharra, Uribarri-Castaños, Deustu, San Ignazio eta Ibarrekolanda. Halaber, hainbat garraiobide eta aparkalekutan eragina izango dute.

Hala ere, Itsasadarraren bi aldeen arteko konexioa bermatuko da, lasterketak irauten duen bitartean, Salbeko zubiaren eta Euskalduna zubiaren bitartez.

Guggenheim Museotik abiatu eta bertan amaituko den lasterketaren ibilbide osoa hurrengo hau izango da, buelta bitan eginda:

Guggenheim Museoa -> Churruca kaia -> Abandoibarra etorb. -> Jesusen Bihotza plaza -> Kale Nagusia -> Moiua plaza -> Elcano -> Museo plaza -> Euskadi plaza -> Deustuko zubia -> San Pío X.aren plaza -> Agirre lehendakariaren etorb. -> Aragoi kalea -> Larrakotorre kalea -> Luis Braille kalea -> Kanariar Uharteen kalea -> Morgan kalea -> Madariaga etorb. -> Agirre lehendakariaren etorb. ->Deustuko zubia -> Euskadi plaza -> Museo plaza -> Máximo Aguirre -> Kale Nagusia -> Jesusen Bihotza plaza -> Abandoibarra etorb. -> Uribitarte kalea -> Acebal Idigoras kalea -> Buenos Aires kalea -> Plaza Biribila-> Nafarroa kalea -> Areatzako zubia -> Erribera kalea -> Erribera kalea (biraketa) -> Areatza kalea -> Epaltzaren alargunaren kalea -> Zingira kalea -> Ernesto Erkoreka plaza -> Campo Volantin pasealekua -> Unibertsitate etorb. -> Botikazar erribera -> Botikazar erribera (biraketa) -> Unibertsitate etorb. -> Campo Volantín pasealekua -> Ernesto Erkoreka plaza -> Zingira kalea -> Epaltzaren alargunaren kalea -> Areatza kalea -> Areatzako zubia -> Erripa kalea -> Uribitarte pasealekua -> Guggenheim Museoa.

Bilboko Udalak larunbat arratsaldean gure hirira hurbildu nahi duten pertsonei gomendatu nahi die garraio publikoak (ahal dela, trena edo metroa) erabiltzea eta, hori behar badute, ibilgailu pribatua Etxebarri, Leioa edo Ansioko aparkaleku gomendatuetan uztea, hirurak metro geltokien ondoan baitaude. Izan ere, ibilbidean dauden garaje guztietarako sarbidea mugatuko da, neurri handiagoan ala txikiagoan.

Alde horretatik, Udalak bereziki eskatu nahi die Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua entzutera doazenei Euskalduna Jauregira joateko orduan (20:00etan) garraio publikoa erabiltzeko edo, norbere ibilgailua ekarriz gero, ordu erdi lehenago joateko ibilgailua aparkatu ahal izateko.

Zirkulazioaren aldaketa nagusiak

19:30etik 02:15era bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioan ezarritako mugek Bilboko honako auzo hauek ukituko dituzte bereziki:

Abando 

Indautxu eta Abando auzoetara heltzeko Bilborako sarbide onena Juan de Garay kalekoa izango da. 

Lasterketa Kale Nagusitik igaroko da, Moyua plazaren eta Jesusen Bihotza plazaren artean. Hori dela eta, zirkulaziorako noranzko hau galdu eta Abando auzoko iparralderako sarbidea honako kale hauetatik egingo da: Salbeko zubia > Mazarreko zumarkalea (ezkerrerako biraketa baimenduko da); Hurtado Ametzaga -> Plaza Biribila -> Buenos Aires kalea -> Ibañez de Bilbao -> Errekalde zumarkalea edo Astarloa kalea, norakoaren arabera.

Hirigunearen barnean zirkulazioa errazteko, zirkulazioaren aldaketak gorabehera, Kale Nagusian Jesusen Bihotza plazatik Maria Diaz de Haro kalerako norabidea zabalik egongo da –lasterketa pasatzen denean, hau da, 20:15etik 20:50era bitartean, gutxi gorabehera, izan ezik- eta, 21:15etik aurrera, Moiua plazaraino. Horrek errei bat zabalik izango du uneoro, Errekalde zumarkalearen bidez Salbeko zubiarekiko konexioa bermatzeko. Era berean, eta 21:15etik aurrera Jesusen Bihotza plazak zirkulazio-errei bat izango du zabalik uneoro, Sabino Arana etorbidearen eta Euskalduna zubiaren artean konexioa egon dadin.

Abandoko irteerak honako hauek izango dira: Errekalde zumarkalea -> Salbeko zubia; Mazarredo zumarkalea -> Salbeko zubia; Urkijo zumarkalea edo Portuko markesaren kalea.

Uribarri-Castaños

Areatzako eta udaletxeko zubiak, Ernesto Erkoreka plazako biribilgunea, Campo Volantin pasealekua eta Unibertsitate etorbidea (eta azken bi kale horietako garaje pribatuetarako sarbidea) zirkulaziorako erabat itxita egongo dira ordu horietan. 

Horrela, Castaños-Uribarri auzorako sarbidea honako hauen bidez egin ahalko da: Zumalakarregi etorb. -> Harritxoen bidea -> Trauko -> Matiko; edo bestela, Salbeko zubia -> Maurice Ravel etorb. -> Uribarri kalea -> Loruri zeharkalea -> Tiboli kalea.

Halaber, bi aukera egongo dira auzotik irteteko: Anselma de Salces kalea -> Uribarri kalea -> Trauko kalea -> Harritxoen kalea -> Zumalakarregi etorb., edo Tiboli kalea -> Loruri zeharkalea -> Mirador a Bilbao etxaldea -> Maurice Ravel etorbidea.

Deustu

Lasterketa Agirre lehendakariaren etorbidetik (Deustuko zubirako norabidea okupatuta), Madariaga etorbide osotik eta Botikazar erriberatik -Francesc Macià eta Luis Power kaleen artean- pasatuko da. Hori dela eta, Iruña eta Francesc Macià kaleen artean dauden garajeetarako sarbidea honela egingo da: Ugaskoko tunelak -> San Pío X.aren plazako biribilgunea -> Agirre anaien kalea (norabidea aldatuko du) -> Botikazar erribera -> Francesc Macià kalea (norabidea aldatuko du); beste zatirako sarbidea Euskalduna zubitik edo Carmelo Bernaola kaleko tuneletatik eta Iruña, Eraso jeneralaren edo Julio Urquijo kaleetatik egingo da.

21:30etik aurrera, gutxi gorabehera, Euskadi plazak eta Deustuko zubiak zirkulazio-errei bat berreskuratuko dute Deustuko noranzkoan, eta horretatik auzora sartu ahalko da puntu horretatik.

Auzoko irteerak Luis Power kalea -> Euskalduna zubiko biribilgunetik egingo dira, edo Julio Urquijo kaletik, Euskalduna zubiaren edo Carmelo Bernaola kaleko tunelen bitartez.

San Ignacio-Ibarrekolanda

Lasterketa honako kale hauetatik pasatuko da: Agirre lehendakariaren kalea -> Aragoi kalea -> Larrakotorre kalea -> Luis Braille kalea -> Kanariar Uharteen kalea -> Morgan kalea. Hori dela eta, iparraldera joateko, honako ibilbide hauetako bati jarraitu beharko zaio: Agirre lehendakariaren kalea -> Benidorm kalea; Zarandoa etorb. -> Aragoi kalea -> Catalunya kalea -> 0Orixe kalea (Deusturantz ahal izango da Oñatiko Unibertsitatearen kaletik) Arturo Campión kalea; edo Txakolin kalea.

 

Hegoaldera Zarandoa etorbidetik sartuko da, eta Luis Braille eta Balear Irlak kaleen arteko Kanariar Uharteen kaleko tartera Zarandoa etorbidea -> Luis Braille kaletik (norabidea aldatuko du) sartuko da.

Horrez gain, Agirre lehendakariaren kalearen eta Larrakotorre kalearen, Morgan kalearen eta Madariaga etorbidearen artean dauden garaje pribatuek ez dute sarbiderik izango, ezta irteerarik ere.

Aldaketak garraio publikoan

19:30etik 02:15era bitarteko zirkulazio-muga horiek guztiek Bilbobuseko linea gehienen ohiko ibilbideak aldatzea eragingo dute. Hala ere, 11 linea (Deustu-Atxuri) kenduko da 20:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, eta hurrengo egunera arte, azken zerbitzua 19:45ean egingo duela Deusturako noranzkoan. Horri buruzko informazio osoa geralekuetan edo www.bilbao.net/bilbobus webgunean kontsultatu ahalko da.

Horrela, aldaketarik izango ez duten linea bakarrak hurrengo hauek izango dira:

• 34 (Otxarkoaga-Santutxu)

• 43 (Garaizar-Santutxu)

• 50 (Buia-Abusu/La Peña)

• 57 (Miribilla-Ospitalea)

• 76 (Artazu/Xalbador-Moyua)

• 80 (Altamira-Termibus)

• 88 (Kastrexana-Indautxu)

• A8 (San Justo-Ametzola)

• G5 (San Adrian/Miribilla-Plaza Biribila)

Halaber, lasterketak irauten duen bitartean, honako taxi geltoki hauek ez dute funtzionatuko: Elkano kalea 1-3, Abandoibarra etorb., Madariaga etorb. eta Plaza Biribila.

Bestalde, Bilbao Night Marathon ospakizunak beharrezkoa egiten du tranbiaren zerbitzu guztia kentzea 19:16tik aurrera. Beraz, egun horretan, ondorengo zerbitzuetatik aurrera tranbiak ez du zerbitzu gehiagorik eskainiko.

• Atxuritik azken zerbitzua,  irteera 18:18an

• La Casillatik azken zerbitzua, irteera 18:51n

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete eta tranbiaren www.euskotren.eus web gunea edota @euskotrenEJGV twitter gunea kontsulta dezakete.

Era berean, trafiko-aldaketek Bizkaibuseko hainbat lineari ere eragingo diete. Informazio gehiago hemen: www.bizkaia.net 

Aparkalekuak eta garajeak 

VII. Bilbao Night Marathon lasterketaren ondorioz, proba garatzen den bitartean, zirkulazioan aldaketak egongo dira, ukitutako eremuetako aparkaleku publiko eta pribatu guztietako sarbideetan zein irteeretan. Hona hemen ukitutako aparkalekuak(egoiliarrentzako aparkalekuak):

• Plaza Barria, 

• Ramon Basterra kalea, 

• Rafaela Ybarra kaleko 16 zenbakia, 

• Teofilo Guiard kaleko 3 zenbakia, 

• Agirre lehendakariaren etorbideko 146 zenbakia, 

• Quintana kalea 

• Arrue margolarien kaleko 2 zenbakia

Txandakako aparkalekuak:

• Zubiarte merkataritza-gunea

• Euskadi Plaza

• Mazarredo

• Pio Baroja plaza

• Areatza plaza

• Villarias kalea

• Bidarte parkea 

• Torres Quevedo kalea 

Horrela, Udaltzaingoak eta lasterketaren antolakuntzako langileek horietara sartzea eta irtetea onartuko dute, ahal den neurrian. Agirre lehendakariaren etorbidearen eta Larrakotorre kalearen, Morgan kalearen eta Madariaga etorbidearen artean dauden garaje pribatu guztiek eta Campo Volantin pasealekuko eta Unibertsitateen etorbideko garajeek ez dute sarbiderik izango, ezta irteerarik ere.

[2015-09-21] Parte-hartzea %20 igota, 10.000 atleta bilduko dira aurtengo 'EDP Bilbao Night Marathon'-en