Palestinak pairatzen duen "egoera gatazkatsua" salatu nahi du BDZ elkarteak elkarretaratzeen bidez. Israelgo Estatuaren "jazarpenaren gorakada" eta "oldarraldi ankerra", hain zuzen ere.
Fabiana Ezkurra blogari eta Jerusalem Ekialdeko Silwan auzoko Wadi Hilweh Informazio Zentroko kolaboratzailearen esanetan, besteak beste, gaztetxoak eta haurrak dira "armadaren eta kolonoen xede". Kolono eta militarren arteko "elkarlana" eta Israelgo administrazioaren "palestinarren ehizarako deia" jotzen ditu Ezkurrak egungo egoera ulertzeko gako. Gauzak horrela, "ikusteko dago hirugarren intafada baten atarian ez ote garen", dio.
Elkarretaratzea 'Palestina askatu, Israeli boikot'
Gaur, urriak 16 ostirala, 19:00etan, Arriaga plazan.