Hamasei sari emango dira guztira, lau nabarmen, Komertzio Jasangarriaren Saria, Etorkizuna duen Tradizioarena, Marketing Kanpaina onenarena eta Merkatal Ideia onenarena.
Horiez gain, Saltoki Adierazgarrienei 12 sari emango zaizkie, hau da, BilbaoDendaken izena emandako elkarte bakoitzeko sari bana emango da. Bilbo osoan zehar banatutako bi mila saltoki baino gehiago daude elkartean izena emanda.
Bilboko IX. Merkataritza Sarien gala
Arriaga antzokian izango da aurten ere BilbaoDendak elkartearen Merkataritza Sariak emateko gala, oraingo honetan bederatzigarren edizioa. Deia egunkariaren lankidetza izan du BilbaoDendak ekitaldia antolatzeko; Bilboko Udalaren, Merkataritza Ganberaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesa eta Euskaltel, Kutxabank eta El Corte Inglesen laguntza.