Irala auzoaren berreskurapenaren hasiera

uriola.eus 2015ko aza. 10a, 08:30

Bilboko Udalak gaur hasiko ditu Iralatik igarotzen den FEVEren lur azpiratzeagatik okupatutako espazioa berreskuratzeko lanak. Honela, Bilboko Udalak, iragan asteazkenean egindako Bilbao Ria 2000ren Kontseiluaren baitan bakarka hartutako konpromisoa aktibatzen du. Helburua, Iralako auzotarrek apurka-apurka normaltasuna berreskuratzea eta auzoko segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea da. 

FEVEren lur azpiratze lanek eragindako udal espazioen berreskuratzea Iralan, ikastetxe eta institutuaren sarbidetik hasiko dira.

Eskurtze Plazak ere onurak izango ditu. Egitasmoa bukatu arte lur azpiratze lanek plazan eragina izango badute ere, ahal den espazio guztia libratuko da auzoko bizi kalitatea hobetzeko.

Halaber, Lan, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publiko sailak, datorren urte hasieran, parte hartze prozesu irekia hasiko du, etorkizuneko lur azpiko esparrua zehazteko. Sailak gainera, 2016ko aurrekontuetan beharrezko diru sailak aintzat hartu ditu, inguruko urbanizazioa hasteko.

Honela, Bilboko Udala Iralako auzokideekin "lotutako konpromisoa egi bihurtzen hasi da", lanek eragindako espazioak berreskuratzearekin, aurrekontuaren diru sailarekin eta parte hartze prozesuarekin. 

 

[2015-10-29] Iralan FEVE lurperatzeko lanen bukaera lortzeko konpromisua lortu dugu Udalberri eta Auzo Elkartearekin batera

[2015-10-26] Iralako obren bukaera zehaztea eta bizilagunek Eskurtze plaza berreskuratzea exijitu dute EH Bilduk eta Udalberrik

[2015-10-02] Iralaren ErreXistentzia

[2015-10-02] Iralako auzotarrek manifestazioan aldarrikatuko dute obren amaiera

[2015-04-24] Obrekin "pazientzia agortuta", manifestazioa burutu dute Irala eta Errekaldeko auzotarrek