FEVEren lur azpiratze lanek eragindako udal espazioen berreskuratzea Iralan, ikastetxe eta institutuaren sarbidetik hasiko dira.
Eskurtze Plazak ere onurak izango ditu. Egitasmoa bukatu arte lur azpiratze lanek plazan eragina izango badute ere, ahal den espazio guztia libratuko da auzoko bizi kalitatea hobetzeko.
Halaber, Lan, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publiko sailak, datorren urte hasieran, parte hartze prozesu irekia hasiko du, etorkizuneko lur azpiko esparrua zehazteko. Sailak gainera, 2016ko aurrekontuetan beharrezko diru sailak aintzat hartu ditu, inguruko urbanizazioa hasteko.
Honela, Bilboko Udala Iralako auzokideekin "lotutako konpromisoa egi bihurtzen hasi da", lanek eragindako espazioak berreskuratzearekin, aurrekontuaren diru sailarekin eta parte hartze prozesuarekin.
[2015-10-02] Iralaren ErreXistentzia
[2015-10-02] Iralako auzotarrek manifestazioan aldarrikatuko dute obren amaiera