Fernando Gallardo turismoko kontzeptu berrien eta joeren analista da, eta jardunaldia berak zuzenduko du; 'millennium belaunaldia' definitzen duten ezaugarriak eta belaunaldi horren turismo ohiturak aztertuko dituzte lansaioan, baita negozioen egitura belaunaldi horren premietara egokitzeko aukerak ere. Horrez gain, elkarlaneko ekonomiaren elementu nagusien eta hotelen industrian duten eraginaren gaineko hausnarketa ere egingo dute.
'Millenium belaunaldia' edo 'millenials' izenekin ezagutzen diren gazteak 1980ko eta 90eko hamarkadetan jaio ziren; aurreko belaunaldiek ez bezala, 'millennial' belaunaldikoek sare sozialak eta teknologia berriak erabiltzeko ohitura handia daukate. Kontzeptu horrekin identifikatutako pertsonek orainaldia bizitzeko joera dute, bidaiatzeko eta kultura berriak ezagutzeko joera dute, eta aldatu eta esperientziak bizitzeko irekita egon ohi dira.
Bihar, hilak 10, Bilboko Domine Hotelean, turismoaren sektoreko profesionalei zuzendutako 'Millennials eta turismoko elkarlaneko ekonomia' deritzon mintegia egingo da (09:00etatik aurrera), 'millennium belaunaldia' izenez ezagutzen denaren ohiturak eta elkarlaneko turismoaren joera berriak aztertzeko.