Larunbatean hasiko dute baraualdia eta egun berean, 18:00etan, Casilla eta Areatza artean giza katea osatzeko asmoa erakutsi dute. Igandean, 12:00etan, ekitaldia egongo da Casillan. Ekintza honen bidez, "espetxe politika salatu eta presoekiko konpromisoa berretzi" nahi dute.
Koalizio subiranistako kideek atzo azaldu bezala, "euskal presoek Euskal Herrian egon behar dute, salbuespenik gabe eta gizartearen gehiengo zabal baten aldarrikapena da hori". Egoera honen aurrean, 24 orduko baraualdia egitea erabaki dute.