Maliko atentatua gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Bilboko Udalak eguerdian

uriola.eus 2015ko aza. 23a, 09:28

Pariseko atentatua errefusatzeko eginiko elkarretaratzea

Pariseko atentatuen ostean egin bezala, Maliko hiriburuan, Bamakon, izandako atentatua gaitzesteko elkarretaratzean parte hartuko du udal korporazioak gaurkoan. 

Bizkaiko hiriburuko Udalak bat egiten du Lehendakariaren eta EUDELen deiarekin 5 minutuko isilpeko elkarretaratzeak egiteko, atentatu berri hau gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko asmoz.

Isilpeko elkarretaratzea gaur, astelehena, izango da, hilak 23, 12:00etan, Bilboko Udaletxeko kanpoko eskaileretan. Dei hau herritarrei ere luzatzen zaie ekitaldian parte har dezaten.

Bilboko Udalak atentatu berri hau errefusatu eta Bamakoko Radisson Blu Hotelak pairatu duen "erasoan izan diren biktimen senide eta urkoei bere elkartasuna adierazi nahi die".