Bizkaiko hiriburuko Udalak bat egiten du Lehendakariaren eta EUDELen deiarekin 5 minutuko isilpeko elkarretaratzeak egiteko, atentatu berri hau gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko asmoz.
Isilpeko elkarretaratzea gaur, astelehena, izango da, hilak 23, 12:00etan, Bilboko Udaletxeko kanpoko eskaileretan. Dei hau herritarrei ere luzatzen zaie ekitaldian parte har dezaten.
Bilboko Udalak atentatu berri hau errefusatu eta Bamakoko Radisson Blu Hotelak pairatu duen "erasoan izan diren biktimen senide eta urkoei bere elkartasuna adierazi nahi die".