Batxilergoa, lanbide-heziketa eta horien osteko unibertsitate-ikasketak egiteko Bilboko ikastetxeetako ikasle bikainentzako laguntza ekonomikoak dira. Onuradunak aukeratzeko oposizioaren prozedura erabiltzen da eta ikasle bikainei ematen zaizkie bekak.
Beka jasotzen jarraitzeko, aurreko ikasturtean batez beste "oso ondo" edo horren pareko kalifikazioa lortu behar dute.
Aurten, hauek dira onuradunak:
1. Libe López Arandia (Miguel de Unamuno BHI)
2. Naiara Ortega Aguayo (Miguel de Unamuno BHI)
3. Itziar Casado O´Mara (Miguel de Unamuno BHI)
4. Asier Querejeta Cano (Artxandape Ikastola HLBHIP)
5. Ibon Rejas Izaguirre (La Salle Bilbao HLBHIP)
6. Naia Garzón López (Miguel de Unamuno BHI)
7. Irati Antepara Arregi (Deustuko Ikastola IPI)
8. Olatz Silva Rodrigo (Miguel de Unamuno BHI)
9. Aitana López de Argumedo García (Pureza de María HLBHIP)
10. Josu López García (La Salle Bilbao HLBHIP)
Epaltzaren Alargunaren beken eskatzaile kopuruak gora egin du 2007az geroztik; lehen edizioan 90 izan ziren eta azken edizio honetan 32 ikastetxe desberdinetatik etorritako 167 izan dira.