Alde Zaharra, Abando, Indautxu, Garellano eta Deustuk ordutegi askearekin jarraituko dute

uriola.eus 2015ko aza. 27a, 13:52

Argazkia: www.distribucionactualidad.com

Hiriko merkataritzaren inguruan Udal Gobernuak hartutako azken erabakia gogor kritikatu du, besteak beste, EH Bilduk. "2016an ere, ordutegi askeko gune komertzialei eutsi dietela" salatu du koalizioak. Izan ere, Abando, Indautxu, Garellano, Deustu eta Alde Zaharrak turismo jarduera handiko gune izaten jarraituko dute eta bertako saltokiek ordutegi askea izango dute hurrengo urtean ere.

Merkatariek eta sindikatuek behin eta berriz esan dute jaiegunetan ateak zabaltzeak ez dakarrela salmenten gorakadarik, salmentak jaiegunetara lekualdatzea baino ez dakarrela. Beraz, ez duela enplegua sortzen. "Kontrakoa, enplegua galduko da eta egun merkatal-gune handietan dagoen prekarizazioa areagotuko da", Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko zinegotziaren hitzetan.

"Udal Gobernuak behin eta berriz dio ireki edo ez merkatariek erabakitzen dutela. Haien burua zuritzeko modu bat baino ez da, izan ere, oso ondo dakite merkatari txiki eta ertainek ezin dutela merkatari handi eta multinazionalekin alor horretan lehiatu. Udalak argudio faltsuak erabiltzen ditu gai honetan", gaineratu du.

 

Merkatarien aldarrikapenekin bat

"Argudio faltsu horren adibide da", EH Bilduren aburuz, merkatari eta sindikatuen jarrera da. Eta, beste behin, jaiegunetan jai egiteko eskubidearen aldarrikatuko dute kaleetan, igandean, hilak 28, Plaza Eliptikotik aterako den manifestazioan. EH Bilduk bat egiten du sindikatuek, merkatariek eta kontsumitzaileek deitutako deialdi horrekin. "Merkatari txiki eta ertainak babestu behar direla" argi dauka koalizioak eta ordutegi askeak "kalteak baino ez dituela sortzen".

 

[2015-11-26] Udal Gobernuak merkatari txikien eta ertainen kontrako politikari eusten diola salatu du EH Bilduk