Bilboko Udaleko Udalbatzak joan den ostiralean eztabaidatu zuen udal aurrekontuen proiektua 2016rako.
EH Bildu, Udalberri eta Goazen taldeetako osoko zuzenketak baztertuak izan ostean, Udal Taldeak- EAJ-PNV eta PSE-EE osatutakoa- 1.550.000 euroko balioa duten 21 zuzenketa partzial adostu ditu, oposizioko talde guztiekin.
Horrela, aurrekontuaren 509,8 milioi euroko kopurua aldatu gabe, honako alderdi hauek proposatutako hainbat zuzenketa onartu dira: PPk 15, 975.000 euroko balioarekin; EH Bilduk 3, 350.000 euroko balioarekin; eta Udalberrik eta Goazenek egindako 100.000 euroko bana.
Aurrekontuari buruzko azken irizpena honako hau izan da: 17 boto Gobernu Taldearen alde (13 EAJ eta 4 PSE-EE) 4 abstentzio (PP) eta 8 boto kontra (EH Bildu, Udalberri eta Goazen).
Bizkaiko hiriburua hurrengo ekitaldirako aurrekontu arrunta onartu duen lehenengo euskal instituzioa da. Juan Mari Aburto alkateak dioenez, "Udal berri honetako lehenengo aurrekontu hauek aintzat hartzen ditugu, borondate eta adostasun gehiago gehitzeko asmoz. Horrez gain, gure helburuak tamaina handikoak dira eta gure hiru lehentasunak izango ditugu ardatz: enplegua, jarduera ekonomikoa eta bilbotarrentzako ongizatea".
"Herritar eta auzoen arteko ezberdintasunei eusten dien aurrekontuei"
Udal gobernuak aurkezturiko aurrekontuak gora egin du, baina aurreko urteetako ereduari eusten dio. “Obra handiak egiten dira, espekulazioa areagotzen da eta hori guztia helburu bakar batekin: Bilbo erakusleiho bat bezala aurkezteko”, esan du Aitziber Ibaibarriaga EH Bildu Bilboko bozeramaileak.
“Arazoa da erakusleiho horren atzean ez dagoela ezer. Auzoetan inbertsioa oso txikia da proiektu handi horiekin alderatuz gero. Bilboko biztanle guztien eskubideak bermatuta ez dauden hiri eredu bati eusten diote. Bilbotar guztiek ordaintzen dute; baina bilbotar guztiek ez dituzte zerbitzu berdinak jasotzen. Hori are mingarriagoa da kontuan izanda gobernu taldearen kostuak gora egin duela jakinda. Oraingo gobernuaren kostua 17% igo da. Aurreko gobernu taldeak baino 300.000 euro gehiago, alegia”, salatu du EH Bilduko bozeramaileak.
EH Bilduren ustez, ondo egindako aurrekontu batzuk oso erabilgarriak izan daitezke. "EAJk eta PSOEk aurkeztutako proiektuak, berriz, eredu zaharrei eusten dio. Deustibarra-Zorrotzaurreko inbertsioek aurrekontuaren %5a dira. Beste %18 bat Bilbao Ria 2000 eta Diputazioak ordaindu behar zuen Sabino Aranaren obretan joango da".