Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak 2015-2019 agintaldirako Gobernu Plana jendarteratu du gaur. Udal Gobernu taldeko kideekin (zinegotziak, zuzendariak eta aldi bateko kargudunak) izandako bilera baten ondoren, Udaleko sail guztien partaidetzaz landuta, Plan honen ezaugarri garrantzitsuenak zehaztu ditu.
EAJ-PNVk eta PSEEek ekainean sinatu zuten Gobernu Akordioaren konpromisoen azterketatik eta gogoetatik abiatuta, Planak hiriaren etorkizuneko erronka nagusiak bildu eta hauei erantzuteko ekintzak, planak eta proiektuak zehazten ditu, hamar ardatz estrategikotan egituratuta.
Alkateak argi utzi du Plana berrikusi eta ebaluatu daitekeela, eta agintaldian jarraipena eta ebaluazioa egiteko moduko mekanismoak ezarriko direla.
Jendaurreko agerraldian, Aburtok, Bilboko Gobernu Taldearen agintaldiko jarduerari dagozkion etorkizuneko lau erronkak, hamar ardatz estrategikoak eta 16 proiektu estrategikoak azaldu ditu:
4 erronka etorkizuneko Bilborentzat
- Bilbo, pertsonen hiria.
- Bilbo, hiri-gapanearen abangoardian.
- Bilbo, aberastasunaren eta enpleguaren sorkuntzan.
- Bilboren nortasun berezia.
10 ardatz estrategiko
- 1. Ardatza. Enplegua eta Jarduera Ekonomikoa.
- 2. Ardatza. Gizarte Politikak eta Zerbitzuak.
- 3. Ardatza. Hezkuntza, Prestakuntza, Gazteria eta Balioen Garapena.
- 4. Ardatza. Kultura eta Aisialdia.
- 5. Ardatza. Segurtasuna.
- 6. Ardatza. Hiri-Eraldaketa eta Ingurumena.
- 7. Ardatza. Garraioa, Mugikortasuna eta Irisgarritasuna.
- 8. Ardatza. Auzoen Garapena.
- 9. Ardatza. Bilbo Euskalduna.
- 10. Ardatza. Gardentasuna, Partaidetza eta Kudeaketa Aurreratua.
Era berean, Juan Mari Aburtok etorkizuneko ardatzei nahiz erronkei lotutako 16 proiektu estrategikoak azaldu ditu:
- Zorrotzaurre.
- Sektore ekonomiko berriak.
- Punta Zorrotza.
- Ezagutzaren Hiria.
- Bilbao Gazte.
- Zazpi Kaleak.
- Abiadura Handiko Trena.
- Metroaren 3. Linea eta Tranbia.
- Termibus.
- Bilbo, hiri adeitsua eta integratzailea
- Itsasadarra, Eraztun Berdea eta Espazio Publikoa.
- Kultur nortasuna.
- Smart Bilbao.
- Basurtu-San Mames-Olabeaga Ardatza.
- Auzo Bihotzak.
- Hiri-Kohesioa.
Honela, Gobernu Taldeak, udal sail berriak eta hauei dagozkien eskumenak antolatu ondoren, Lehen 100 egunetako Plana osatu, 2016rako Aurrekontuak landu eta onartu, Udal osorako Portaera Kodea finkatu eta 2015-2019 agintaldiko Gobernu Plana argitaratu du, agintaldian daramatzan lehen sei hilabeteetan.