Deustuko arraun taldea III.edizioko Gau Estropadako protagonista nagusia

uriola.eus 2015ko abe. 14a, 10:54
Argazkia: Deustuko arraun taldea @deustuat

Larunbatean, 18.15ean, Gaueko Estropadaren III. edizioa ospatu zen Bilboko Itsasadarrean. Aurten, 10 trainerek hartu dute parte: Portugalete, Deusto, Elantxobe, Arkote, Mundaka, Hibaika, Deustuko Sub-21, Portugaleteko gazteak. Gainera, horien artean, nobedade izandako emakumezkoen bi talde ere ikusi ahal izan genituen: Deustuko eta Hibaikako emakumezkoen taldeak.

Deustuk, aurten, Itsasadarreko protagonisten artean txoko garrantzitsu bat egin zuen, hiru lorpen izanik. Alde batetik, sinbolikoa baina bai taldearentzat zein kirol munduan oso garrantzitsua izan den lorpena. Deustuko emakumezkoen arraun taldeak  euren trainera ateratzeko aukera izan zuten baita Hibaikako emakumenzkoen taldeari aurre egitekoa ere. Hala ere, amaiera ez zen hain pozgarria izan, Hibaikak aurre egin baitzien neskei. 

Joan den urtean Deustutarrak ezagutzera eman ziren ARCn. Horrenbestez aurten ez dute aukera galdu izan nahi eta Portugalete eta Getxo traineren aurretik, Deustuko arraun taldeak markarik onena egin zuen, trainera azakarrena izanik. 

Deustuko Sub-21 taldeak ere lorpen polita izan zuen, bere mailako trainerarik azkarrena izanik.

www.deustuarrauntaldea.com

[2015-12-10] Abenduaren 12an jokatuko da Gaueko Estropadaren III. edizioa