Horregatik, eta kontsumitzaileak informatu eta babesteko, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak hainbat gomendio botatzen dizkigu modu arduratsu, bermedun eta seguruan kontsumitzeko:
1. Prestatu aurrekontu bat.
2. Denbora nahikoaz planifikatu erosketak.
3. Erosi denboraz eta alderatu saltokien arteko prezioak.
4. Eskatu eta gorde tiketak eta publizitate-liburuxkak.
5. Produktu bat erosi aurretik, bildu ezazu itzulketa-politikaren inguruko informazioa.
6. Eskatu ezazu erreklamazio orria arazorik baduzu.
Halaber, gero eta gehiago dira Internet bidez egiten diren erosketak, eta hauek ere era seguru batean egin behar dira. Horretarako garrantzitsua da URLak HTTPS:// hasiera izatea edota giltzarrapo itxiaren eta giltzaren irudiak azaltzea. Online dendaren indetifikazio datuak egiaztatzea ere gure segurtasuna bermatzeko beharrezko pausoa da. Honekin bat, datu pertsonalak babestea ezinbestekoa da. Horretarako egiazta ezazu dendak Online Konfiantzako zigilua duen. Azkenik, eta baldin eta erositako produktuarekin arazorik balego, garrantzitsua da jakitea ea online dendak baduen bezeroen arretarako zerbitzurik zalantza, kexa eta erreklamazioei erantzuteko.
Era berean, hainbat aholku bereziki Gabonetan egiten dien erosketa espezifikoei dagokienez. Jostailuak edota bideojokoak erosterako hautatu CE bereizgarria duten jostailuak, sahiestu sexismoa edota piktograma edo irudiei erreparatu besteak beste. Elikagaiak erosterakoan ere, argi ibili eta aztertu hauen osagaiak, eratorria…
Kontsumoko gaie buruzko informazioni eta gomendio gehiago jaso nahi izanez gero, Kontsumobideren webgunera ere jo dezakezu: www.kontsumobide.eus