Udalak, Bilbo Kirolak erakundearen bitartez, azaroko eta abenduko hilabeteetan instalazioen berrikustea eta hobetzea egin zuen. Horrenbestez, Bilbo Kirolakek agerian utzi nahi izan du "erabiltzaileekiko zein kirolaz gozatzeko eta kirol praktika osasuntsua eta segurua bermatzeko duen konpromisoa", alegia.
Hona hemen Azaroan zehar aurrera eraman zituzten berrikusketak: Zorrotzako kiroldegiko 1. eta 2. padel-pistak, Ibarsuriko Futbol 11ko B zelaia eta La Rosetako Futbol 11ko zelaia. Honekin bat, abenduan hurrengoko berrikuntzak egin ziren: San Inazioko Kiroldegiko 1, 2, 3 eta 4. padel-pistak, eta lur harrotuzko 1. eta 2. tenis-pistak; Zorrotzako Kiroldegiko Fultbol 11ko zelaia, Mallonako Futbol 11ko B zelaia eta Aitxarteko Futbol 11ko zelaia.
Hala, aurretik esan bezala, berrikusketa eta hobetze lan guztien aurrekontua 20.013, 25 eurokoa izan da.