Pinuak mozten ari zela hil zen atzo 12:45ean langilea Otxandion arbola bat gainean jausi zitzaionean. CCOO sindikatuaren esanetan, mendien jabe diren administrazioek, bai udalek bai foru aldundiak, "batere kontrolik" ezartzen ez duten sektorean gertatu da istripua: "Kontrola areagotzeak lan badintzen hobetzea ekarriko luke eta lan istripuak murrizten lagunduko luke".
Gaur, ostirala, 11:00etan, Plaza Biribilean Euskadin gertatzen den lehen lan heriotza gaitzesteko deialdia luzatu du CCOO sindikatuak. Basogintzako sektorean langileek pairatzen dituzten "baldintza larriak" salatzeko, hain zuzen ere. "Leku isolatuetan eta hurbilgaitzetan" egiten den jarduera da CCOOren aburuz. Gainera, "ezbehar-kopuru handia duen sektorea da".
Osalan lan heriotzaren arrazoiak ikertzen ari da.