Bizkaiko gainerako garraiobideetako -Bilbobus, Bizkaibus edota Bilboko Tranbia- prezioak izoztuta geratu diren bitartean, Bilboko Metroko tarifak %5,2 igo dira Barik txartelaren erabiltzaileentzat eta %3,1 65 urtetik gorako pertsonentzat. Bai Ezker Anitza bai EH Bilduren esanetan "justifika ezinak dira igoerak".
EH Bilduk adierazi duenez, "begibistakoa da Aldundiarentzat bere esloganak dioena egia dela, alegia, Pertsonak lehentasuna direla, batez ere errekaudaziorako diru-iturri bezala". Bestetik, Ezker Anitza mailakako erreforma fiskal baten alde agertu da, zeinetan "ezinbestekoa den metroa bezalako zerbitzuak finantzatzea; honek gizartearen mugikortasun eskubidea bermatzen baitu". Gainera, gehien duten herritarrek gehiago ordaindu behar dutela uste du Ezker Anitzak.
Honetaz gain, EH Bilduk Bilboko Metroko txartelen prezio igoerarekin bat, A-8, Supersur eta Artxandako Tuneletako peajeen bataz besteko %2,5eko igoera salatu du. Honen aurrean, igoerei buruzko azalpenak eskatu dizkio Bizkaiko ahalduna izateaz gain, Garraio Pertzuergoearen kide den Vicente Reyes jaunari.