Zazpi urtez geldi egon den sumario batean deklaratzera deitu dituzte 27 auzipetuetatik 22. Audientzia Nazionalean gaur eta bihar deklaratzera deitutakoen artean daude Gotzon Amaro santutxuarra, egun Valladolideko espetxean preso dagoena, eta Jon Andoni Lekue eta Gorka Elejabarrieta deustuarrak. Amaron, kausatik atera dute.
Zenbai auzipetuk agerraldia egin dute, salatzeko "jardun politiko publikoa" egiteagatik jarri dituztela auzibidean: "Duela zortzi urte arrazoi beragatik deklaratzera deituak izan ginen". Gogorarazi dute harrezkero auzipetuetako batzuk espetxean daudela, beste batzuk zigorra osorik bete ondoren auzibidean jarri nahi dituztela eta beste batzuk jada absolbituak izan direla beste epaiketa batzuetan.
Mobilizazioak
Bai Santutxun bai Deustun mobilizazioak iragarri ditu Libre mugimenduak gaur arratsaldean. Santutxun, manifestazioa egingo dute, 20:00etan, Karmelo plazatik abiatuta. Deustun, berriz, elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean, Done Petri plazan.