Udalak abian jarriko du 2,3 milioi eurotik gorako diru laguntzetarako programa

uriola.eus 2016ko urt. 11a, 12:18

Elkarteen proiektuak diruz laguntzeko partida % 8 gehitu da 2016rako eta diru-laguntzen eskaria egiteko epea urtarrilaren 12tik (asteartea) otsailaren 11ra bitartekoa izango da. 

Urtarrilaren 12an jarriko du martxan Udalak diru-laguntzetarako programa. Plan horretan 2.389.500 euro erabiliko dira aurten, iaz baino % 8 gehiago hain zuzen ere.

Gotzone Zaldunbide Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta  Barrutien Saileko zinegotziaren iritziz laguntza hauek "uriko elkarteen sareak egiten duen lanaren aldeko apustu garbia eta Udalak egiten dituen jarduerak indartzeko eta areagotzeko baliagarria den lanaren onarpena dira".

"Udalak 2016ko diru-laguntzetarako kopurua gehitu izanak eragin berezia izango du garapenerako lankidetzaren eta giza eskubideen, immigrazioaren, ingurumenaren eta berdintasunaren eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloetan elkarteek aurkeztuko dituzten proiektuetan", gehitu du Zaldunbidek.  

Epeak

Diru-laguntzetarako eskariak aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 12tik (asteartea) otsailaren 11ra bitartekoa izango da, egun bi horiek barne direla.

Laguntza horiek jasotzeko aukera izango dute gizarte-itzulkin garrantzitsuko proiektuak garatzeko interesa duten erakundeek, udal jardueraren osagarriak eta Udaleko sailen helburuak betetzeko lagungarriak badira: Gizarte Ekintza, Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Immigrazioa, Jaiak, Hezkuntza, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza. 

Diru-laguntzetako partidarik handiena aurten garapenerako lankidetza eta giza eskubideen arloa izango da, 14 milioi euro hain zuzen.

Eskariak

Eskarien tramitazioa eta dokumentazioa Udalaren web orrian (www.bilbao.net), Herritarren Informazio Bulegoan  eta barrutietako udaltegietan eskuratu daitezke.

Informazio-saioak ere gingo dira eta kontsultak egiteko telefonoa jarriko da: 010/944.010.010.

Web orria

• Diru-laguntzen aurkezpena eta kontsulta:

Web orriaren bidez, eskariak aurkeztu ez ezik, tramitazioa zertan den ere kontsultatu ahal izango da. Hartara, entitateek onartutako ziurtagiri elektronikoaren bidez edo Bilboko Udalaren web orrian sartzeko pasahitza erabilita, interesdunek 2016ko edo lehenagoko (2007tik aurrerakoak) eskariak zertan diren kontsultatu ahal izango dute.

Erakunde bakoitzak bere lan-esparruari dagozkion diru-laguntza motak zuzen-zuzenean kontsulta ditzake webgunearen bitartez.

Bulegoak

- Herritarren Informazio Bulegoa: Ernesto Erkoreka plaza, 12

- 1. barrutiko bulegoa: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 42

- 2. barrutiko bulegoa: Iturriondo plaza, 4

- 3. barrutiko bulegoa: Txomin Garat etorbidea, 12-18

- 4. barrutiko bulegoa: Circo Amateur Club Deportivo, 2

- 5. barrutiko bulegoa: Pilota, 10

- 6. barrutiko bulegoa: Barrainkua, 5

- 7. barrutiko bulegoa: Altube zeharbidea, 6

- 8. barrutiko bulegoa (Basurtu): Zankoeta 1.

- 8. barrutiko bulegoa (Zorrotza): Hermógenes Rojo, 1

Beste zerbitzu batzuk

• Kontsultarako telefonoa

Prozesuan ager daitezkeen zalantzak argitzeko telefonoa jarri du Bilboko Udalak: 010/944.010.010, astelehenetik domekara bitartean, 08:00etatik 20:00etara.

• Prestakuntza-saioak

Prestakuntza-saio bi egingo dira (baldintza orokorrak, eskaeren aurkezpena, kontsultak, aurrekontuak, justifikazioa…): urtarrilaren 21ean (euskaraz) eta urtarrilaren 22an (gaztelaniaz) Ibaiondoko Udaltegian (La Bolsa eraikina), 18:30etik 21:30era. Saiootan parte hartzeko izena eman behar da aurretik 010/944.010.010 telefonora deituta (pertsona bakarra entitate bakoitzeko).

2016ko diru laguntzak

2016ko deialdi honetarako 2,3 milioi euro bideratu dira guztira, 12 esparru eta 23 laguntza-ildotan banatuta, honela: 

Garapenerako lankidetza eta giza eskubideen arloa da aurrekontu-sail handiena izango duen arloa, 1,4 milioi euro hain zuzen.

Gizarte Ekintza

160.000 euro bideratuko dira guztira, era honetan banakatuta:

• Adingabeen ongizatea sustatzeko programen babesa: 40.000 euro.

• Elkarteratzea eta gizarte parte hartzea sustatuko duten programen babesa: 80.000 euro.

• Gizarteratzea sustatuko duten programen babesa: 40.000 euro.

Partaidetza eta barrutiak

Aurrekontua 24.800 eurokoa da. Kopuru hori Herritarren Partaidetzako Erakundeen Udal Erroldan izena emanda duten auzo-elkarteen garapenean laguntzeko, elkarte horien jarduteko eremua auzoa edo barrutia denean, eta herritarren partaidetza bultzatzeko izango da.

Kultura

Guztira 79.200 euroko diru-laguntza emango da, kultura-jarduerak sustatzeko.

Euskara

158.600 eurora iritsiko dira laguntzak, honela banatuta:

• Eskoletako programak: 29.700 euro.

• Euskararen sustapena: 128.900 euro

Hezkuntza

173.800 euro, horietatik 109.400 euro hezkuntzaren arloko programetarako eta 64.400 euro eskola-igeriketa bultzatzeko.

Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa 

75.000 euro, honela banatuta:

Elkarteen mugimendua ahalduntzeko: 15.000 euro.

Norbere bizimodua, etxekoa eta lanekoa uztartzeko eta ardurak banatzeko ekimenetarako: 20.000 euro.

Genero-indarkeriari aurrea hartzeko ekimenetarako: 40.000 euro.

Gazteria

55.000 euroko laguntza emango da, guztia aisialdiaren eta denbora librearen arloan diharduten elkarteen programetarako eta haur eta gaztetxoentzako jaiak antolatzeko.

Ingurumena

50.000 euroko laguntza emango da, honela banatuta:

Jasangarritasuna, mugikortasuna eta klima-aldaketa: 20.000 euro.

Agenda 21en bitartez, Auzoetako Bihotzen ingurumen eta gizarte hobekuntzarako: 30.000 euro.

Osasuna eta kontsumoa

124.900 euro, honela banatuta:

• Osasuna sustatzeko programak: 91.900 euro

• Droga-menpekotasunen inguruko programak: 33.000 euro

Garapenerako lankidetza eta giza eskubideak

1.434.200 euro, honela banatuta:

• Garapenerako nazioarteko lankidetzako urteko programak: 794.200 euro.

• Garapenerako nazioarteko lankidetzako bi urteko programak: 250.000 euro (urte bakoitzeko).

• Garapenerako sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako urteko programak: 80.000 euro.

• Bi urteko Garapenerako sentsibilitate eta heziketa programak: 60.000 (urte bakoitzeko).

Immigrazioa

15.000 euro, guztia etorkinen elkarteen funtzionamendurako programetarako.

Jaiak

39.000 euro, guztia auzoetako jaietarako.