Koadroak 150 x 150 cm-ko tamaina du, eta lehendik daudenak baino handiagoa da. Esan bezala Jesus Mari Lazkanok margoztutako koadroa da. Artistak egungo pintura errealistaren adierazle handienetarikoa da. Horrenbestez, Ibon Areso zutik eta Alkatearen makila eskuan duela irudikatu du. Olio-pintura ere bada, eta aipatutakoaz gain, Artxandatik begiratuta ikus daitekeen Bilboko panoramika ere hauteman daiteke.
Koadro honen helburua Ibon Aresoren ibilbide politikoa aitortzea izan da eta 1873az geroko Bilboko Alkate gehienen erretratuak dagozkien testuinguruetan kokatuta biltzen dituen erakusketari gehitu zaion azkena ere bada.