Ekonomia eta Lehiakortasunaren Ministerioko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Idazkaritza Nagusiak Bilboko Udalari jakinarazi berri dio berritu egin diola Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria deritzon izendapena.
Abantaila lehiakorrak sortzen aitzindari diren hirien lanaren onarpena da. Abantaila horien artean hiriburu intelektuala izatea dago edota azpiegitura lokal zientifiko, teknologiko eta berritzaileak sortzea.
Gogora ekarri beharra dago sariarekin batera INNPULSO SAREA (Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sarea) jarri zela abian. Saritutako udalen bilgunea da sare hori, politika lokal berritzaileak zehazteko eta bideratzeko aukera ematen duena. Udalbatzarraren 2015eko martxoaren 25eko erabakiaren bidez, Bilboko Udala sare horretan sartzea onartu zen.
Udaleko arduradunentzat, 2011n hiru urterako eman zitzaion titulu hau berritzea bultzagarria da Bilboko gobernu-taldeak bideratutako politiketarako; izan ere, zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako etorkizunaren aldeko apustua dira politika horiek.