Ainhoa Azkaratek, Sareko finantza arduradun berriak, hartu du hitza agerraldian eta berarekin batera egon dira urtarrilaren 9an kuestazioa kudeatu zuten hiru lagun; Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia, Juan Daniel Barandiaran abokatua eta Felix Cañada, abokatua hau ere.
Raul Riosek azaldu du segurtasun handia erabili zutela aurtengo kuestazioetan eta mobilizazioak bukatu eta gero, arduradunek poltsak toki seguru batean utzi zituztela, jarraian, astelehenean banketxera eramateko.
Aurten 68.784 euro bildu dira herritarren ekarpenekin eta kopuru hori ezinbestekotzat jo dute aurreko urteko manifestazioan Auzitegi Nazionaleko 6. epaitegiaren aginduz Guardia Zibilak kendutako diruak eragindako zorrari aurre egiteko.
Momentu hauetan iazko zorra kitatuta badute ere, aurtengo gastuei aurre egin behar dietela ohartarazi eta "lanean jarraitu ahal izateko laguntza ekonomikoaren faltan" daudela jendarteratu dute. Honen aurrean, kontu korronte zenbaki bat (ES47 3035 0012 71 0120113310) luzatu diete herritarrei babesa ematen jarraitzeko.