Harlem Globetrotters taldea kirola-jolas erakusketak ematen dituen talde estatubatuar ezaguna da. Esan bezala, aipatutako Bizkaiko hiru taldeak eta talde estatubatuarra maiatzaren 19an bilduko dira Bilbao Arenan eskainiko duten ikuskizunean.
Argazkia: @Guzz
Lehenago, martxoaren 20an, igandean, Bilbao Basket, Gernika KESB eta gurpildun aulkiko BSR Bilbao saskibaloi taldeak 'All Star Day' izeneko ekimenean parte hartuko dute. Egun osoko egitarauarekin gozatzeko aukera izango dute saskibaloizaleek Bizkaia Arenan.
Carlos Sergiok, saskibaloi entrenatzaileak eta Euskera eta Kultura Saileko Aholkulari Nagusiak, azpimarratu duenez, Bizkaiko Federazioa "berrikuntza, garapen, informazio eta kudeaketaren eredu da". Guzti hau ospatzeko grinaz, 75. urteurrenaren baitan, bi ekintza hauetaz gain, beste hainbat ekintza antolatu dira urte osoan.
Gazte eta Kirol Zinegotziak, Oihane Agirregoitiak ere, bere aldetik, izaera internazionala duen jazoerak ospatzeko federazioa "giltzarri nagusia" dela azpimarratu nahi izan du. Horretaz gain, federazioak saskibaloiaren promozioan ere laguntzen duela esan du. Eskerrak emateko tartea batetaz ere baliatu da zinegotzia. Honetan eskerrak eman dizkio federazioari kiroletan sexu desberdintasuna murrizteagatik, kolektibo ahulenean kirola sustatzeagatik eta integrazio eta gizarte kohesio lan handia egiteagatik.
20 ekimen baino gehiago
Harlem Globetrottersen bisitaz eta 'All Star Day' ospakizunaz gain, ekimen gehiago ere antolatu ditu Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bere 75. urteurrenean. Guztira, 20 bat ekimen inguru. Besteak beste, liburu baten argitalpena, dokumental baten ekoizpena, erakusketa bat edota beach-basket txapelketa bat.