Eraso homofoboen areagaotzea dela eta, EH Bilduk eta Udalberrik LGTBQI+ kolektiboaren eskubideak eta askatasuna bermatzeko proposamen bat aurkeztu dute. Biharko Udalbatzarrean eztabaidatuko da proposamen hori.
Talde biek Udal Gobernuko Batzordeari, berdintasunaren eta askatasun sexu-afektiboaren arloan, "udal politika integrala eta koherentea" diseinatzea eskatu diote. "Politika hori identitate eta sexu-jokaera guztien berdintasunaren sustapen positiboan oinarritu behar da".
Horretaz gain, hiru ekimen zehatz proposatzen dituzte. Aipagarrienak bere jokaera sexualagatik edo bere genero identitateagatik indarkeria jasan, erasotua edo baztertua izan den pertsona artatzeko protokolo integrala da eta baita ere arlo sentsibilizazio kanpainak egitea.
"Beste indarkeria mota batzuen kontra egin den moduan, indarkeria matxistarekin esaterako, udal politika koordinatua eta transbersala egin behar da LGTBIQ+ kolektiboa babesteko. Lan horretan Udal Sail gehienek hartu behar dute parte", adierazi du Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotziak.
"Errealitate horren adierazpenik bortitzenaren aurrean, erasoaren aurrean alegia, baliabide guztiak jarri behar dituzte erakundeek. Baliabide horiekin erasoak pairatzen dituzten pertsonak modu egokian artatuko dituzte", gaineratu du Carmen Muñoz, Udalberriko bozeramaileak.