Correscales

Movistarreko langileek 'Correscales 2016' lasterketa abian jarriko dute prekarietatea salatzeko

uriola.eus 2016ko urt. 20a, 10:14
Argazkiak: Ecuador Etxea

2015ean Telefonica-Movistarrentzat lan egiten duten beharginek hiru hilabete iraun zuen greba abiatu zuten jasaten zituzten "esklabotza" baldintzak errefusatzeko; ezegonkortasuna eta soldaten arteko gero eta desberdintasun handiagoa, besteak beste. 

Gaur egun gero eta ageriagoa da lan errealitate hau, eta hori ekiditeko hasi zuten greba joan den urtean Movistarrek zuzenki eta beste enpresa batzuen bitartez kontrataturiko langileek. Greba honek izan zituen erantzuna -batez ere Bizkaia mailan- ona izan zela ikusita, ESK sindikatuaren arabera, aurten beste mota bateko greba bat egitea erabaki dute langileek; Bilbotik Bartzelonara -800km- ibiliko den errelebu lasterketa. 'Correscales 2016' zehazki. Lasterketak otsailaren 18an hasi eta 22an helmugara heltzeko erronka du. Honen xede nagusia Telefonica-Moviestarren baitan zein beste hainbat sektoreen baitan dagoen prekarietatea salatzea izango da.  

Lasterketa Bilbon hasiko da, Bizkaia izan baitzen langileentzat "hitzarmen egokiena" lortu zuen probintzia, eta Bartzelonan izango du bukaera, 'Movile World Congress'-aren hasierarekin bat. Otsailaren 22tik 25era ospatuko den ekimena. Hona hemen egingo den ibilbidea: 

 

Correscalesen helburua bikoitza dela aitortu du ESK sindikatuak. Alde batetik, gizartean eragina eta erantzuna handia izatea nahi dute, aurretik aipatutako prekarietate egoera salatzeko batik bat. Bestetik, Bartzelonan egindako grebak langileei eragin zien zorrarekin bukatzeko eta etorkizun batean tankera honetako grebalariek erresistentzia kutxa erabili ahal izateko helburuarekin egingo da. Horretarako, ekarpen bilketa martxan jarri dute crowdfunding bidez: www.goteo.org webgunean.

Aurretik aipatutako ESK sindikatua oso aktibo egon zen Movistarreko langileek egin zuten hiru hilabeteko greban. Hortaz, gaur, Buenos Aires kaleko (Bilbo) Movistar dendan kontzentrazioa egin dute, langileen prekarietatea errefusatzeko eta 'Correscales 2016' ekimena zabaltzeko.

Informazio gehiago hemen: www.esk-sindikatua.com