Ane Zabalak egun Hamaika Telebistan lan egiten du. Galder Perez aktore eta gidoilaria da eta hainbat lan eta filmetan parte hartu du. Biek ala biek Radio Euskadin ia 20 urtez hainbat programa aurkeztu eta zuzendu dituzte. Komunikabideetan ez ezik taula gainean ere hamaikatxo antzezlanetan aritu dira elkarrekin, hain zuzen ere, Giltxikaro konpainiarekin. Azken lana Adarretatik zintzilik dute. Haien bizitza abiapuntu hartuta elkarrekin sortu duten komedia nostalgikoa.
Umetatik dira lagun Ane Zabala eta Galder Perez. Hamaika urte zituztela irratian hasi ziren elkarrekin jolasean. Urteak pasata antzerkiarekin jolasean hasi ziren. Ondoren teatro lan asko antzeztu izan dituzte elkarrekin. Besteak beste, Elevator; Honolulu, leku bat; Mirande Kabareta; 8 begi; eta Urak ttiki dire.
Nor da nor
Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da –ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan behar-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, eta Semper Plus Ultra-k (beti haratago) laburbildu dezake bere ustea. Zaranbolas, aldiz, gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa, Carpe Dieme-k laburbiltzen du bere bizi-lema.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zaranbolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure hiribilduan gaiari kutsu txirenea ematea erabaki zen, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarriz, hiritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agerian uzteko.