Kontzentrazioarekin Ihor Kolomoiskiren jarduera salatu du Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak. Banketxeko jabeak, Kolomoiskik, Ukrainako "hainbat paramilitar talde, guda-krimenen erantzule direnak (Azov, Aidar eta abar) finantzatu dituela", eta hortaz Donbassen "populazioaren kontrako hilketen erantzulea dela", adierazi du EH-Donbass komiteko kida.
PrivatBank ideologia "banderistaren" erantzuletzat jotzen du. Ukrainar zibilei “hildako errusiar bakoitzagatik 10.000 dolar” eskaini dizkie iragarkien bitartez, edota kreditu-txarteletan “Slava Ukrajini! Heroiam Slava!” bezalako leloak argitaratu ditu. "Heriotzaren banketxe honek, goi-oligarkiaren eta faxismoaren arteko sinbiosia ondo erakusten du". EH-Donbass komiteak salatu duenez, PrivatBank banketxeak Euskal Herrian egoitza izatea "lotsagarria eta deitoragarria" da.