Kontseiluaren baitan biltzen den aholkularitza-sektoreak -Ahize-Aek, Artez, Elhuyar, Emun, Iberba eta Ziurtagiriaren Elkartea- 2013an antolatutako Lan-mundua euskalduntzeko Konferentzian du jatorria ekimenak. Bertan, lan mundua euskalduntzeko, euskaraz saldu, erosi eta lan egiteko, eragile estrategikoak eta gida-lerroak definitu ziren.
'Euskaragileak' Donostian aurkeztu zen irailaren amaieran. Hau ere, eremu sozioekonomikoan eragiteko asmoz sortu zen, euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen batzordea, hain zuzen ere.
Aipatutako beste eragile estrategikoetako bat bezeroak ziren, eta Iban Arregik, Kontseiluko lehendakariak, aipatu duenez, "kasu honetan beraz, euskalgintzak bezero gisa eremu sozioekonomikoan duen eragina edo pisua aintzat hartuta, ahaldundu eta ekimera abiatuko du. Honen bidez, gaur egun zerbitzuak euskaraz eskaintzen ez diguten enpresetan aldaketak eragin nahi dira, enpresok hizkuntza-eskubideak beramatzeko urratsak eman ditzaten. Izan ere, bezero bezala, kalitatezko zerbitzua euskaraz eskaintzen zaigu hori dela nabarmendu nahi digu".
Kontseiluko idazkari nagusiak, Paul Bilbao, berriz, "legeek jasotzen dituzten hizkuntza-eskubideen eta betebeharren ezarpenari dagokioez, komunikazio-operadoreek gure bazkideei emandako zerbitzuetn hizkuntza-harremanak desorekatuak eta desberdinak dira, hornitzaileen arabera. Egin dugun azterketaren arabera, komunikazio-operadoreek Kontseiluko bazkideei eskaintzen dizkieten zerbitzuen kasuan z dira betetzen, osotasunean, legeek ezartzen dituzten hizkuntza-eskubideak eta betebeharrak, eta ondorioz, hizkuntza-eskubideak urratzen dira, zenbaitetan sistematikoki" aipatu du.
Hortaz hurrengo egunotan eurekin harremanetan jarriko direla baietzi du idazkari nagusiak, bai eta bilera egiteko eta baita zerbitzua euskaraz emateko urratsak eta epeak hitzartzeko-
Hala bada, euskalgintzak gizartean egiten duen ekarpen soziala, bai eta baita ekonomikoa ere, kontuan hartzekoa dela uste dute eta baita espero ere hornitzaile hauekin egingo dituzten harremanek erantzun positiboak izatea.