Laguntza hauek kontzeptu hauetako gastuei aurre egiteko dira:
•Alokairua (etxebizitzaren prestazio osagarria jasotzen ez dutenentzat), baterako alokairua, azpialokairua, ostatu-ematea edo logela-alokairua.
•Etxebizitza edo ohiko bizitokia erabili eta mantentzeko gastuak (energia, ura, estolderia eta OHZ).
•Bizigarritasunerako (konponketak) eta oinarrizko ekipamendurako gastuak.
•Osasuneko Zerbitzu Publikoak estaltzen ez dituen lehen mailako beharrizanetarako gastuak (optika, odontologia eta antzekoak).
•Aurretiko zorretarako gastuak, muga jakin batzuk dituen arren.
Gizarte Larrialdietako Laguntza gisa jasotako diru-kopuruak hurrengo mugen artean daude 2016 urte honetan: 2015 urtera arte gehienez, 550 euro eman badira etxebizitza mantentze-lanetarako (ura, argia, gasa, komuniatea eta OHZ), ekitaldi honetan, urak, argiak eta gasak eragindako gastuak bereiziko dira. Kontzeptu honegatik, komuniate eta OHZgatiko –etxebizitza mantentzeagatiko- urteko 370 euro gehienez jaso daitezke. Gauzak honela, kontzeptu hauek guztiak ordaintzeko urteko 920 euro jaso ditzakete.
Espediente bakoitzegatik gehienezko kopurua 2.000 eurokoa izango da eta kopuru hori 2.500 eurotara hel daiteke gizarte langileak eskainitako agiriak markatutako ez-ohizko egoeretan.
Gizarte Larrialdietako Laguntzak eskuratzeko eskubidea izateko, urteko diru-sarrerak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) baino 1,5 bider txikiagoak izan behar dira; hau da urteko 11.986,20 euro pertsona bakarreko bizikidetza-unitatea izanez gero; edo 17,235,84 euro, bizikidetza-unitatea osatzen duen kideak hiru edo gehiago badira.
Bizikidetza-unitatea pentsionistek osatzen dutenean, GLLak jasotzeko gehienezko diru sarrerak zertxobait handiagoak dira: 13.620,60 eurokoak (bizikidetza-unitatea kide bakar batek osatzen duenean) eta 18.387,90 eurokoak (bizikidetza unitatea hiru kidek edo gehiagok osatzen dutenean).
Halaber, jasotzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
•Eskaera egiten den momentuan, Bilboko udalerrian erroldatuta egotea eta gutxienez 6 hilabetez Euskal Autonomia Erkidegoan.
•Bizikidetza-unitat independientea osatzea, eskaera egiteko epea baino urte bete lehenago, salbuespenak salbuespen.
•Adin nagusikoa izatea, salbuespenak salbuespen.
•Baliabide nahikorik ez izatea.
•Etxebizitzagatiko laguntza osagarririaren onuraduna ez izatea.
2016an 7.000 eskaera inguru
Eusko Jaurlaritzak jarritako baldintzak eta zenbatekoak kontuan hartuta, Udalaren Gizarte Ekintzak egindako kalkuluen arabera, ia 7.000 eskaerak beteko dituzte gizarte-larrialdietako laguntza jasotzeko baldintzak 2016an.
Urtarrilaren 25ean (astelehena) hasi zen jendeari arreta emateko fasea. Aurreko urteetan bezala, 2015eko GLLak jaso zituzten; 65 urte baino gehiagokoei eskainitako arreta lehenetsi da (guztira 1.534 lagun). Urtarrilaren 25etik otsailaren 24ra bitartean izan dute hitzordua.
Beste alde batetik, 3.413 pertsona dira, adinekoen taldekoak ez direnak, 2015ean GLLa jaso zutenak eta gastuak justifikatu zituztenak. Hauei ere eskutitz bana bidali zaie aldez aurretik izena emanda daudela jakitera eman eta gizarte-langileekin duten hitzorduaren berri emateko.
Gizarte-larrialdietako laguntza 2016an eskatzeko beharrezko informazio guztia oinarrizko gizarte-zerbitzuetan dago.
Ildo horretan, aurrez izen-ematea www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez egin daiteke, edo Barrutiko 14 Udaltegietan eta San Agustineko Udal Eraikinean dauden 'Bilbao Klik' izeneko 20 bulego elektronikoetan. Profesionalek lagunduko dute horietan aldez aurreko izen-ematea egiten.
Epea bihar, osteguna, urtarrilak 28, zabalduko da; eta otsailak 15ean (astelehena) itxiko da.
Udalaren Gizarte Ekintza Sailak GLLa eskatu nahi dutenei aholkatzen die denak apurka-apurka joatea. Hitzorduak ematea aleatorioa izango da eta, beraz, berdin balio du epeko lehen egunean zein azken egunean izena emateak.
2015eko balantzea: 7.625 onuradun
2015ean zehar, guztira, GLLak tramitatzeko 10.969 laguni eman zitzaien hitzordua. Hitzordura joan eta eskaera osatu zutenak guztira 7.625 lagun izan ziren. Horietatik 6.251eri eman zitzaien laguntza: 5.728 eskaerari Eusko Jaurlaritzaren fondoen kontutik eta gainerakoak (523) udalaren laguntza berezien bidez, Eusko Jaurlaritzaren fondoetako dirua amaitu zelako. Baldintzak ez betetzeagatik edo uko egiteagatik atzera botatako eskaerak 1.365 izan ziren. Guztira GLL gisa izapidetutako laguntzak 5.102.933,59 eurokoak dira.
Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen aurrekontua 4.599.613 eurokoa izan zen. Horri gehitu zitzaien diru-laguntza osoa edo horren zati bat agirien bidez justifikatu ezin izan dutenek itzulitako beste 62.114,74 euroko partida. Eusko Jaurlaritzari fondoko zenbatekoa horrela handitu izana jakinarazi zitzaion eta berriro erabiltzearekin ados agertu zen. Guztira, zenbateko osoa 4.661.727,74 eurokoa izan zen. Batez beste, GLLen zenbatekoa 814 eurokoa izan zen 2015ean.