Nabarmentzekoak dira aho batez talde politikoek onartu zituzten gizon eta emakumeen arteko Berdintasun Ordenantza eta LGTBfobiari aurre egiteko protokoloa. Baita konponbide erraza duten hiriko puntu beltzetan berehalakoan esku-hartzeko erabakia ere. Eraberritzeko zailtasun gehiago duten puntuetan azkartasunez erantzuteko konpromisoa hartu du Udalbatzak. Hortaz, Bilbobuseko zazpi autobus geralekutan -markesina inguruetan- eta Uribarriko La Pinza izenez ezagutzen den gunean esku-hartuko du Bilboko Udalak epe laburrean. Ildo horretan, HAPN-PGOUren baitan genero ikuspuntua kontutan hartuko da aurrerantzean.
Udalberrik eskaera egin arren, Bilboko mugimendu feministak ezingo du Berdintasun Ordenantzaren lanketan parte hartu.
Hala nola onartu ziren Iturburu kalean hobekuntzak egiteko azterketa egitea; Artxanda auzoa suspertzeko plana lantzea; tren sareak hiriko auzoetan sortzen duen zarata aztertzea edota gizarte laguntza guztien berri ematen duen gida bilbotarrei postaz bidaltzea.
Euskara ikasteko laguntza gehiago
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE-RGI) jasotzen duten hiritarrek euskara ikasteko Bilboko Udalaren laguntza jasoko dute etorkizunean. Ganemos Bilbaok aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen Udalbatzak.