Hainbat pertsonek osatu zuten atzoko mahai ingurua. Besteak beste, Egiari zor plataformako zenbait lagun eta Elena Bartolomek, Josu Muguruzaren emazteak, euren hitzak eskaini zituzten. Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak asteleheneko aurkezpenean aipatu bezala "guztiek batera egin behar dugu lan, gure historia ilunenaren orrialde horiek iraganean uzteko".
Elena Bartolome gazteei zuzendu zen, "ezin zaie belaunaldi gazteei gauzak erdixka utzi"; horretarako, "sufrimenduak biltzea beharrezkoa da" esanez.
Memoriaren Plaza, otsailaren 12ra arte Bilboko Areatzan egongo da ikusgai.
Biharko deialdia aldiz, 18:00etan hasiko da, bertan, `Memoria eraikitzen: biktimen eta gizartearen arteko elkarrizketa´ izena duen mahainguruan memoriari eta bizikidetzari buruzko talde-dinamikak landuko dira.
Datorren egunetako egitaraua
Otsailaren 9an, 19:00etan, zine foruma, dokumentala: Aldana 1980: isiltasun-eztanda.
Otsailaren 11n, 19:00etan, zine foruma, dokumentala: Autokritikaren balioa.
[2016/02/01] Gaur abiatuko da Areatzan Memoriaren Plaza
[2016/02/01] Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topagunea sortzeko lanak iragarri ditu Aburto alkateak