Inoiz baino turista gehiago jaso ditu Bilbok 2015ean

uriola.eus 2016ko ots. 3a, 11:06

Argazkia: Flicker @Andres Miguez

813.353 pertsonak aukeratu dute Bizkaiko hiriburua helmuga gisa 2015ean, 2014an baino %9,6 gehiago. Horietatik 476.217 estatutik etorri dira eta 337.140 nazioartetik. Inoiz erregistratu diren zifrarik altuenak dira, eta horrek ostatu-gauen kopuruan ere eragina izan du. 

Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok aurreratu ditu datu hauek gaur goizean, eta berauk adierazi duenez, "Bilbok historiako datu turistikorik onenekin itxi du 2015. urtea. Lehendabiziko aldiz 800.000 sarreren eta milioi bat eta erdi ostatu-gauren muga gainditu dugu; laburbilduz, ekitaldi historiko honetan, kopuruek argi utzi dute esatuko eta nazioarteko bisitariak irabazten ari garela". 

2015ean erregistratu diren sarrera guztien %41 atzerritik etorritako turistei dagokie; hau da, 2014. urtearekin alderatuta %9,6ko igoera egon da. Estatuko merkatuen berreskurapena ere nabarmentzekoa da; %9,4 hazi da, guztira 476.217 pertsona. 

Aurten ere, ostatu-gauen kopurua ere areagotu da; % 8,1, hau da, 1.560.185. Nazioarteko turismoari dagokionez, erregitratu den hazkunde aurreko urteko alde berarekin alderatutua %8 areagotu da, eta %8,1ekoa estatuko turismoaren arloari dagokionez. 

 

 

Jatorriari dagokionez, beste behin ere, Frantzia da nazioarteko jatorria duten turistak ekartzen dituen igorle nagusia. Berriz, Erresuma Batuetatik etorritakoak dira Frantziaren atzetik etorritako turista gehienak. Azkenik, horien ondotik Alemania, Estatu Batuak eta Italia dira. 

 

Hiriaren estrategia turistikoak duen errokarik handiena da Bilboko hoteletan gaua igarotzen duten turisten egonaldien bataz besteko areagotzea. Hortaz aurten egonaldien bataz besteko osoa 1,92 gauekoak izan dira.

Azkenik, aipatu beharra dago turismo bulegoetan arreta jaso duten pertsonen kopuruak gora egin duela. Bilbok hiri-helmuga gisa turismo aldetik "erakargarritasuna" izatea, Bilbao Turismoko bulegoetan izandako bisiten kopuruan ere islatu da.