Apirilaren 9tik 24ra euskarazko kultur ekoizpenak Bilbo hartuko du. 50 artista baino gehiago hiriko hamaika txokotan bilduko dira udaberriko festibalari kolorea emateko.
Antolatzaileek aditzera eman dutenaren arabera, euskal kulturaren adierazpen guztien topaketa izango da festibala: musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak, bidaiak… bilduko dituena. Loraldia festibalaren iturria Lore Jokoetan aurkitzen da. XIX. mendearen erdialdean Anton Abbadia kulturgileak abian jarri zituen Iparraldean euskarari prestigioa emateko xedearekin.
Duguna Dantza Taldea, Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri Elkartea dira ikuskizunaren antolatzaileak, eta 80 lagun inguru ariko dira arizale, kantari, dantzari, musikari eta gainerako parte-hartzaileen artean. 'Bidador' pastoralak emango dio hasiera 2016 urteko edizioari otsailaren 9an.
Lehenego urteko jaialdiaren 22m2 taldearen kontzertua