Correscales

Correscales ekimena babesteko Bozeramaileen Batzordea biltzeko eskatu dute EH Bilduk eta Udalberrik

uriola.eus 2016ko ots. 11a, 09:10

EH Bildu eta Udalberriko zinegotziak Correscales ekimenari babesa ematen

Bilboko Udaleko talde guztien artean Correscales prekarietatearen kontrako martxa babesteko erakunde mailako aitorpena adostea dute helburu EH Bilduk eta Udalberrik. Aipatutako korrika egitasmoa otsailaren 18an abiatuko da Bilbotik eta 700 kilometro baino gehiago egin ondoren Bartzelonan amaituko da hilaren 22an.

Udal Bozeramaileen Batzordea deitzeko eskatu diote gaur goizean Aburto alkateari EH Bilduk eta Udalberrik.

Atziber Ibaibarriagak (EH Bildu) eta Muñozek (Udalberri) sindikatu eta eragileen babesa lortu duen ekimena oso positibotzat jo dute. "Ekimen honetan bat egiten dute elkartasunak eta elkarlanak, gure gizrteak tamalez pairatzen duen prekarietatea salatzeko", adierazi dute.

Era berean, EH Bildu zein Udalberriko bozeramaileek azpimarratu dute instituzioak prekaritatearen kontrako borrokan "eredugarriak" izan behar direla, eta "horrekin batera konpromisoak hartzeko unea dela".

 

EH Bilduk eta Udalberrik Bozeramaileen Batzordera eramango duten testu proposamena

1. Bilboko Udalak Correscales, Prekarietatearen aurkako Korrikari babesa adierazten dio.

2. Bilboko Udalak herritarrei Correscales Prekarietatearen aurkako ekimenaren harira antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia luzatzen die, bereziki hilaren 18an Bilboko kaleak zeharkatuko dutuen korrika prekarioan, 700 kilometro igaro ostean, otsailaren 22an Bartzelonan amaituko dena, hain zuzen.

3. Bilboko Udalak langile hauen borroka txalotu egiten du, pairatzen dugun egoera sozial eta laboralaren ispilu direnak, eta hainbait elkarte eta gizarte eragilek, elkartasun proiektu honetan bat egitea lortu dutenak. Ekimen honetan bat egiten dute elkartasunak eta elkarlanak, gure gizrteak tamalez pairatzen duen prekarietatea salatzeko.

4. Bilboko Udalak lan munduko kontratu eta konkurtso publikoetako klausula sozialak indartzeko eta hauen jarraipena egiteko konpromisoa hartzen du. Era berean prekarietatea sortzen duten enpresekin dituen harremanak berraztertuko ditu.

5. Bilboko Udalak diru funts Kooperatibo eta Solidarioaren ekimena ekonomikoki laguntzea konprometitzen da eta Ekimenarekin bat egiten duten udal taldeei ibildideko kilometroren bat erosiz ekimena babesteko gonbitea luzatzen die.

6. Bilboko Udalak udal-aretoren bat utziko du Correscales Prekarietatearen aurkako Korrikaren aurkezpena eta hiri mailako prekarietatearen azterketa egiteko.