Joan den asteazkenean, hilak 10, gauerdian kale, bide publiko eta plazen izenak proposatzeko epea amaituta, aipatutako sailek izen guztiak aztertu eta zerrenda batean izendatuko dituzte. Izan ere, hori hartuko baitu oinarritzak alkateak izendapen berria ebazteko, bera izango baita kale eta espazio publikoak izendatzeko eskuduntza izango duena.
Bilboko kale-izendegia Memoria Historikoaren Legea dela eta aztertu da, eta Udalak egingo duen lehenengo bi aldaketak Espainiako Printzea zubiaren izenaren ordez Salbe zubia jarri eta Aita Remigio Vilariño kalearen izena ere aldatuko du. Azken hau izango da izen aldaketa jasoko duen lehenengo kalea, eta horretarako, herritarren parte hartzearen ondorioz sortutako datu-baseaz baliatuko dira.
Alkateak, Julieta Berrojalbiz, Benita Asas, Adelina Mendez de la Torre, Juanita Mir Garcia edota Bizenta Mogel izenak proposatu ditu Bilboko kaleetako txapetan ikusi ahal izateko.
Beste alde batetik, talde politikoek ere proposamen desberdinak bata zituzten:
Partido Popular Udal Taldea: Josefa Cruz de Gassier sorpranoa; Matilde Raimunda de Orbegozo y Jugo poeta; Pilar de Zubiaurre y Aguirrezabal idazlea, Aurora Purificacion Mañanos Jauffret kantaria; Maria de Maeztu Whitney; Elisa Poirier Bolivar eta Alvaro Alcala Galiano y Vildosola.
Udalberria: Marivi Bilbao, Virginia Gonzalez Polo, Sabina de la Cruz, Indarkeria Matxistak Hildako Emakumeak, Benita Asasa Manterola, eta Juanita Mir Garcia.
Goazen Bilbao: Salbe Zubia; Juanita Mir Garcia.
EH Bildu: Euskaldun berrien Kalea; Aste Nagusia Kalea, Aurora Arnaiz Amigo.
PSE: Gesto por la Paz; Paulino Gomez Beltran; Juan Garcia Colas eta Clara Campoamor
Aurrekoetan aipatu bezala, urtarrilaren 25etik otsailaren 10eko gaueko hamabietara luzatu den prozesu honetan, 638 proposamen egin dira. Horietako 336 (%53) emakume-izenei dagozkie, 176 (%28) gizonenak dira eta 126 (%19) izen neutroak edo elkarte/erakundeen izenak.
Gehien aukeratu diren izena Julita Berrojalbiz izan da. Haren ostean, Gesto por la paz, eta azkenik Benita Asas Manterola.
Jasotako beste proposamenak askotarikoak dira, batez ere, musika, euskara, kirola... Besteak beste, Joase Angel Iribar Athletic Club Bilbao taldearen futbolaria aipatu behar da, 17 proposamenekin; gehien proposatu den gizon-izena.
Balmasedako Udalak ere proposamen bat bota dio Bilboko Udalari, izan ere, 2015eko apirilaren 29ko Ezohiko Osoko Bilkuran Balmasedako hiribilduari Bilbon kale-izena ematea eskatu baitzuen. Beste proposamen batzuk Begoña auzoari lotutakoak izan dira, bertan baitago Memoria Historikoaren Legearen arabera izenez aldatu behar diren 2 bideetako bat.
[2016-02-11] Kale-izendegirako 600 proposamenetik gora jaso ditu Udalak
[2016-01-25] "Zabalik da kale, bide publiko eta plazetarako izendapen berrietan parte hartzeko epea