Euskarazko antzerki lan onenaren Kriseilu saria eta Pabellon 6ko Antzerki Laburreko III. Jardunaldietako saria eskuratu ditu Off the record lanak. Galder Perezek hasierako testua moldatu du, eta hortaz, Bilboko Zirkuituan gaur estreinatuko dena moldaketa zabalagoa da.
Karmele Fernandezek, praktiketan dagoen kazetariak, Arantzazu Garmendia elkarrizketatu behar du. Egungo euskal enpresaririk arrakastatsu eta garrantzitsuena da Garmendia anderea. Elkarrizketak aurrera egin ahala, euskal enpresaren munduan azken hamarkadan izan den iruzurrik handiena deskubrituko du kazetariak. Baina egunkarietarako berri freskoa izan zitekeena kazetariaren tormentu bilakatuko da.
Ukitu absurdoz beteriko komedia beltz honek agerian uzten du botere goseak pertsona ahulenak zanpatzeko eskrupulurik ez duela. Aldi berean, hori gertatzea ahalbidetzen duen testuingurua aurkezten du: hain gustu txarrekoa den eguneroko kazetaritza eta, baita egunero pairatu beharreko mundu mailako engainu potolo merkantilistaren harropuzkeria ere.
Errekaldeko udaltegian gaur, hilak 2, 19:30ean antzeztuko dute Off the record.
Bilboko Zirkuitua - XV. edizioa- egitaraua
Martxoak 3: Off the record - euskaraz. (Bibote gorriak) Errekaldeko udaltegian.
Martxoak 4: Haced el favor de estaros quietos (Lagrimas solubles) San Frantziskoko udaltegian.
Martxoak 10: Haced el favor de estaros quietos (Lagrimas solubles) Begoñako udaltegian.
Martxoak 17: Auto (Nirdursan Teatroa) Otxarkoagako udaltegian.
Apirilak 7: Medea (Bea Insa) San Frantziskoko udaltegian.
Apirilak 14: Materia gris (Totum) Begoñako udaltegian.
Apirilak 21: Cervantes no rima con diamante ¿o si? (Kepa Gallego eta Maria Urcelay) Otxarkoagako udaltegian.
Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus eta www.badbilbao.eus helbideetan.
[2016-01-28] 'Dorita, cocinera' komediak emango dio hasiera 2016ko Zirkuituari